Romeroren lesioak hasieran uste zena baino larritasun maila txikiagoa du
«Gaur notizia on bat jaso dut: fisura daukat; ez daukat apurtuta». Horrenbestez jakinarazi zuen Igor Romerok bere egoeraren berri. Mezua zabaltzeko sare sozialak erabili zituen txirrinduklari gazteak eta, bidez batez, beragatik jendeak erakutsitako a...
«Gaur notizia on bat jaso dut: fisura daukat; ez daukat apurtuta». Horrenbestez jakinarazi zuen Igor Romerok bere egoeraren berri.
Mezua zabaltzeko sare sozialak erabili zituen txirrinduklari gazteak eta, bidez batez, beragatik jendeak erakutsitako ardura eskertu zuen. Jendeak, bere aldetik, txirrindulariari animoak emateko erabili ditu internetek eskaintzen dituen bideak.
Romero Mallorcako Challengera joana zen. Joan den barikuan, txirrindulari talde bat erori egin zen entrenamenduan; tartean, Romero. Kolpearen ondorioz, etxera bueltatu behar izan zuen zapatuan, eta orduan jakin ahal izan zen zein zen bere egoera. Hasieran, kolpe gogorra izan zela aitatu zuen Romerok, baina beti egin duen bezala, aurrera egiteko gogoz eta animotsu dago orain.