Zuzendaritza berria izango du Marierrotak
Marierrota Boleibol Taldeak zuzendaritza berria aukeratu du
Zuzendaritza berria izango du Marierrota Boleibol taldeak. Lehenengoz, gainera, emakumez osatutako zuzendaritza taldea izango da eta emakume bat izango du buru.
Maribel Correa izango da hemendik aurrera arduradun nagusia, Tere Outeiralek eroango ditu diru kontuak, Elena Alonso idazkari lanetaz arduratuko da eta Ameli Urizar, Virginia Cuadrado eta Arantza Garagarza jantziez, bazkidetzaz eta zozketez arduratuko dira.
Bestalde, Aitor Txopitea Lupo, Aitor Zarragoitia Tigre, Unai garramiola Garra, Asier Agirre, Haizea Aretxaga eta Maria Zatika izango dira kirol arloko arduradunak.
Beste alde batetik, txapelketa garrantzitsua jokatuko du bihar Marierrotak, gaztetxo mailako Euskadiko Txapelketa. Lehia, gainera, Lekeition bertan izango da, Santi Brouard kiroldegian.
Bizkaitik, Lekeitioko bi taldek, Getxoko batek eta Galdakaoko batek jokatuko dute. Gipuzkoatik, berriz, Fortunak eta Presentacion de Mariak.
Helburua Finalera ailegatzea izango du Marierrotak. Finala, 16:00etan izango da eta irabazten duenak Euskadi ordezkatuko du maiatzaren 11tik 15era Bartzelonan.
Biharko finalaren aurretik, omenaldia egingo diote boleibola Lekeitiora ekarri zuen Raul Galan-eri.