Fiskaltzak Udala salatu du Olatzeko harrobia baimentzearren
Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak Mutrikuko Udala salatu du, ofizioz, Olatzeko harrobia ustiatzeko baimena luzatu izanagatik. Baimen hori ematerakoan EAEko Naturaren Babeserako Legea urratu dela deritzo Fiskaltzak, harrobia dagoen gunea Europa Mailako Garrantzia duen leku babestua jotzen dagoelako (LIC gunea). Mutrikuko Udalak oraindik ez du jaso salaketa bera. «Informazio eskaria egin zuten, baina salaketarik oraindik ez digute bidali», azaldu du alkate Josebe Astigarragak. Fiskaltzaren testua jasotakoan emango du jakitera gaiaren inguruko iritzia Udalak. Estatu mailan bigarren kasua Espainiako estatu mailan bigarren aldia da lurraldeko Ingurumen Fiskaltzak horrelako auzi administratiboa irekitzen duela udal baten kontra. Aurreko udan izan zen lehena, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Euskal Herrian ez da orain arte horrelako kasurik egon. Ministerio Publikoak zehazki eskatu diona Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari izan da atzera bota dezala eta baliogabetzat jo dezala Olatzeko harrobiaren ustiapenerako emandako luzapen baimena. Baimen hori 2015era artekoa zen, eta dekretuz onartu zuen Mutrikuko Udalak, 2010era arteko ustiapen baimena luzatuz, beste bost urterako. Ingurumen Fiskaltzak Olatzeko harrobia ustiatzen duen enpresari, bestetik, agindu dio bertan dauzkan instalazioak kendu eta «gunea berreskuratzeko egoki diren errestaurazio proiektuak martxan jarri ditzala». Salaketan gogorarazi du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak EAEko Naturaren Babeserako Legeak dioena: «Babestutako natur guneen inguruko lurretan, —eta Olatzeko harrobia horrela da—, ezin da [...]
Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak Mutrikuko Udala salatu du, ofizioz, Olatzeko harrobia ustiatzeko baimena luzatu izanagatik. Baimen hori ematerakoan EAEko Naturaren Babeserako Legea urratu dela deritzo Fiskaltzak, harrobia dagoen gunea Europa Mailako Garrantzia duen leku babestua jotzen dagoelako (LIC gunea).
Mutrikuko Udalak oraindik ez du jaso salaketa bera. «Informazio eskaria egin zuten, baina salaketarik oraindik ez digute bidali», azaldu du alkate Josebe Astigarragak. Fiskaltzaren testua jasotakoan emango du jakitera gaiaren inguruko iritzia Udalak.
Estatu mailan bigarren kasua
Espainiako estatu mailan bigarren aldia da lurraldeko Ingurumen Fiskaltzak horrelako auzi administratiboa irekitzen duela udal baten kontra. Aurreko udan izan zen lehena, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Euskal Herrian ez da orain arte horrelako kasurik egon.
Ministerio Publikoak zehazki eskatu diona Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari izan da atzera bota dezala eta baliogabetzat jo dezala Olatzeko harrobiaren ustiapenerako emandako luzapen baimena. Baimen hori 2015era artekoa zen, eta dekretuz onartu zuen Mutrikuko Udalak, 2010era arteko ustiapen baimena luzatuz, beste bost urterako.
Ingurumen Fiskaltzak Olatzeko harrobia ustiatzen duen enpresari, bestetik, agindu dio bertan dauzkan instalazioak kendu eta «gunea berreskuratzeko egoki diren errestaurazio proiektuak martxan jarri ditzala».
Salaketan gogorarazi du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak EAEko Naturaren Babeserako Legeak dioena: «Babestutako natur guneen inguruko lurretan, —eta Olatzeko harrobia horrela da—, ezin da mehatze ustiapenik egin, ez lurrazpikorik, ezta aire zabalekorik ere». Hori horrela izanda, 2010eko apirilaren 30ean, aurreko bi urteetan Olatzeko harrobiak eduki zuen ustiatze baimena agortu zenean, «Udalak ez zuen berritu behar», esan du Ingurumen Fiskaltzak.
Ustiapenaren luzapenerako baimen hura «Zuzenbidearen kontrakoa» dela dio Fiskaltzaren salaketak; baita bost urteko epea bera ere: «Ez da ulertzen lehenengo lizentzia bi urtekoa soilik izan ondoren, luzapenekoa bost urtekoa izatea, Natur Babeserako Legea jada indarrean egonik».
1mutriku@hitza.info