Kontzertua bariku honetan izango da, Kafe Antzokian, 22:30ean. Keu Agirretxea eta Fignuh Experience-ren atzetik Garden eta Go Chic taldeek joko dute. ELKARRIZKETA KEU AGIRRETXEA «Ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden» «Hegan, gustura», sentitzen da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973) Denbora vs kantuak bere azken lana taula gainera eroatean. «Ohorezko mailako musikariak dauzkagu lagun, eta saio bakoitza desberdin egiten dute». Bariku gauean herrian bertan aurkeztuko du lana, 22:30ean, Kafe Antzokian. Denbora vs kantuak. Zer esan nahi duzu izenburu horregaz? Batzuetan gertatzen da momentuko joera edo modekin oso lotuta dauden kantuak gero pasatuta geratzen direla; ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden; horixe lortu nahi nuke. Hortxe planteatu dut borroka bat: ia denboraren kontra irauten duten. Une akustikoa zure aurreko lanetik garapena ikusten da, kantaera seguruagoa, landuagoa. Niretzako abestea deskubrimendu handia izan da. Porrotx-eta horien diskoan dio kantu batek: Abesten ez duenak zorionik ez du. Zelako egia den! Etsaiak taldean jotzen nuenean soinu aprobetan be ez nintzen mikrofonora hurreratzen; neure gitarran sartuta egoten nintzen, horma bat neukan hor. Orain oso gustura nabil kantuan, eta banoa neure erregistroa topatzen. Instrumentazioan be saltoa emon duzue disko honegaz. Bai, lehengo diskoa biluzia zen: gitarra eta ahotsa. Erritmo gehiago sartu nahi nuen, kolore gehiago, [...]
Ondarroako Txokoak kultur ekitaldiak antolatzeari ekin dio. Bariku honetan hasiko dute maiatzera arteko kultur egitarauaMundu gorri batean herri libre bat izenburuagaz. 20:00etan irekiko dituzte ateak, eta jan-edana egongo da bertara doazen guztientzak...
Bataz beste 1,85 euroko prezioa egin du lehenengo egunean eta tamaina txikikoa, pelikatoa, izan da. Ondarroako lonjan 16.000 kilo sartu dira gaur goizean, guztiak be Cantabria eta Galiziako bost txaloparen artean ekarritakoak. Bertokoak ez ziren atzo i...