Keu Agirretxeak herrian aurkeztuko du bere azken diskoa
Kontzertua bariku honetan izango da, Kafe Antzokian, 22:30ean. Keu Agirretxea eta Fignuh Experience-ren atzetik Garden eta Go Chic taldeek joko dute. ELKARRIZKETA KEU AGIRRETXEA «Ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden» «Hegan, gustura», sentitzen da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973) Denbora vs kantuak bere azken lana taula gainera eroatean. «Ohorezko mailako musikariak dauzkagu lagun, eta saio bakoitza desberdin egiten dute». Bariku gauean herrian bertan aurkeztuko du lana, 22:30ean, Kafe Antzokian. Denbora vs kantuak. Zer esan nahi duzu izenburu horregaz? Batzuetan gertatzen da momentuko joera edo modekin oso lotuta dauden kantuak gero pasatuta geratzen direla; ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden; horixe lortu nahi nuke. Hortxe planteatu dut borroka bat: ia denboraren kontra irauten duten. Une akustikoa zure aurreko lanetik garapena ikusten da, kantaera seguruagoa, landuagoa. Niretzako abestea deskubrimendu handia izan da. Porrotx-eta horien diskoan dio kantu batek: Abesten ez duenak zorionik ez du. Zelako egia den! Etsaiak taldean jotzen nuenean soinu aprobetan be ez nintzen mikrofonora hurreratzen; neure gitarran sartuta egoten nintzen, horma bat neukan hor. Orain oso gustura nabil kantuan, eta banoa neure erregistroa topatzen. Instrumentazioan be saltoa emon duzue disko honegaz. Bai, lehengo diskoa biluzia zen: gitarra eta ahotsa. Erritmo gehiago sartu nahi nuen, kolore gehiago, [...]
Kontzertua bariku honetan izango da, Kafe Antzokian, 22:30ean. Keu Agirretxea eta Fignuh Experience-ren atzetik Garden eta Go Chic taldeek joko dute.
ELKARRIZKETA KEU AGIRRETXEA
«Ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden»
«Hegan, gustura», sentitzen da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973) Denbora vs kantuak bere azken lana taula gainera eroatean. «Ohorezko mailako musikariak dauzkagu lagun, eta saio bakoitza desberdin egiten dute». Bariku gauean herrian bertan aurkeztuko du lana, 22:30ean, Kafe Antzokian.
Denbora vs kantuak. Zer esan nahi duzu izenburu horregaz?
Batzuetan gertatzen da momentuko joera edo modekin oso lotuta dauden kantuak gero pasatuta geratzen direla; ia kantu hauek 10-15 urte barru fresko dauden; horixe lortu nahi nuke. Hortxe planteatu dut borroka bat: ia denboraren kontra irauten duten.
Une akustikoa zure aurreko lanetik garapena ikusten da, kantaera seguruagoa, landuagoa.
Niretzako abestea deskubrimendu handia izan da. Porrotx-eta horien diskoan dio kantu batek: Abesten ez duenak zorionik ez du. Zelako egia den! Etsaiak taldean jotzen nuenean soinu aprobetan be ez nintzen mikrofonora hurreratzen; neure gitarran sartuta egoten nintzen, horma bat neukan hor. Orain oso gustura nabil kantuan, eta banoa neure erregistroa topatzen.
Instrumentazioan be saltoa emon duzue disko honegaz.
Bai, lehengo diskoa biluzia zen: gitarra eta ahotsa. Erritmo gehiago sartu nahi nuen, kolore gehiago, batik bat zuzeneko emanaldiei begira; hor asko egiten dute perkusioak, eskobillek, saxofoiak, tronboiak… Zuzenean gozamena da, batez be holako kategoriako musikariekin jotzea.
Aurkeztu, ba, barikuan zeugaz egongo den taldea.
Mikel Arakistain egongo da baxuagaz, Iñaki Jaio perkusioan, Isuzko Ramon saxoagaz, eta neu. Asier Ituartek be tronboia joko du kanta batean. Aurreragoko kontzertuetan Yurena Nuño biolontxelo jolea be egotea espero dugu.
Jazz munduan dabiltza batzuk.
Jaio, Ramon eta Nuño jazz munduan dabiltza, bai. Maila ikaragarriko musikariak dira eta horri esker ez daude bi emanaldi bardin. Oinarrizko kantak hor daude, baina gero saio bakoitzean marrazki desberdinak egiten dizkiete, diskoaren bertsioak balira moduan. Harrigarriak dira. Eta, hori, kontuan hartuta entsegurik ez dugula egiten. Eta kontzertua be, modu honetan, bakarra egin dugu orain arte, Eskoriatzan. Mikelek [Arakistain] egun hartako afaritan ezagutu zuen Iñaki Jaio, pentsa…
Hurrengo kontzertuak non?
Arrigorriagan martxoaren 4an, Tolosan 11n eta Londresen 12an. Gero, maiatzetik aurrera denbora gehiena Governors taldeagaz jotzen emongo dut.
Keu, Gary Moore hil da.
Zelan sentitu nuen! Gure etxean erreferentziazko musikoa zen.