Gutuna: Aulestiko EAJk esandakoaren aurrean
Urtarrilean Aulestiko etxebizitzetako buzoietan jaso genuen EAJren noizbehinkaria. Bertan hainbat arlo aitatzen ziren, baina ez zeukanez ez hankarik ez bururik, ez erantzutea erabaki nuen. Pasatu dira egunak eta asteak eta halako baten… danba! HITZAn be gauza bera argitaratu dute! Ba honako honetan, han esaten diren kontu okerrengatik, herritarrek izan dezaketen zalantzen aurrean (ez egileei, eurek badakite zein den egia-eta) argipenak emotea erabaki dut. Labur-labur. Idatzi guztian lau kontu ageri dira: 1. Ezker Abertzaleak 2007an agindutakoa ez duela bete. Esango dudana ez da berritasuna izango (agintaldi guztien amaieran egin ditu honelakoak Ezker Abertzaleak), baina azken hileotan Herri Batzarren bitartez agintaldiko balorazio bat egiten gabiltza; egindako zer izan den, zer geratu den pendiente, zergaitik… azaltzen duena. Hil honetan bertan izango duzue herritar guztiok zuen etxeetan. A! Datozen lau urteotarako zelako beharrizanak, nahiak… daukazuen be galdetuko dizuegu. Ea danon artean aulestiarrok nahi dugun Herri Programa egiten degun. 2. Eleizosteko 48 etxebizitzak. Danak libre izatetik orain horreetatik 12 babesekoak izatera pasatu ditugula diote. Jakina! Udalaren helburua babesekoak egitea da-eta (Aulestin azken hamarkadan 28 babes ofizialeko etxebizitza eraiki dira (hau datu okerrekin aurreko astean HITZAn gutuna idatzi zuten eskualdeko politikarientzat informazioa). Eta noski, ez dakigu eraikitzailea ados egongo dan (hori falta zitzaigun! Eraikitzaileek agintzea herrian!). [...]
Urtarrilean Aulestiko etxebizitzetako buzoietan jaso genuen EAJren noizbehinkaria. Bertan hainbat arlo aitatzen ziren, baina ez zeukanez ez hankarik ez bururik, ez erantzutea erabaki nuen. Pasatu dira egunak eta asteak eta halako baten… danba! HITZAn be gauza bera argitaratu dute! Ba honako honetan, han esaten diren kontu okerrengatik, herritarrek izan dezaketen zalantzen aurrean (ez egileei, eurek badakite zein den egia-eta) argipenak emotea erabaki dut. Labur-labur. Idatzi guztian lau kontu ageri dira:
1. Ezker Abertzaleak 2007an agindutakoa ez duela bete. Esango dudana ez da berritasuna izango (agintaldi guztien amaieran egin ditu honelakoak Ezker Abertzaleak), baina azken hileotan Herri Batzarren bitartez agintaldiko balorazio bat egiten gabiltza; egindako zer izan den, zer geratu den pendiente, zergaitik… azaltzen duena. Hil honetan bertan izango duzue herritar guztiok zuen etxeetan. A! Datozen lau urteotarako zelako beharrizanak, nahiak… daukazuen be galdetuko dizuegu. Ea danon artean aulestiarrok nahi dugun Herri Programa egiten degun.
2. Eleizosteko 48 etxebizitzak. Danak libre izatetik orain horreetatik 12 babesekoak izatera pasatu ditugula diote. Jakina! Udalaren helburua babesekoak egitea da-eta (Aulestin azken hamarkadan 28 babes ofizialeko etxebizitza eraiki dira (hau datu okerrekin aurreko astean HITZAn gutuna idatzi zuten eskualdeko politikarientzat informazioa). Eta noski, ez dakigu eraikitzailea ados egongo dan (hori falta zitzaigun! Eraikitzaileek agintzea herrian!). Planeamendu barria egiten denean, lur guztiak zerotik hasten dira eta udalak erabakitzen du zelako izaera emon lur bakoitzari –herriarentzako onena egiteko asmoz, nahiz eta batzutan asmatu eta beste batzutan huts egin, danok legez-.
3. Saihesbidearen kontua dela eta, egia da agintaldi honetan egiteko gogoa genuela. Halan eta be, EAJ agintean dagoen Foru Aldundiak, aurreko agintaldian emondako berba jan eta krisia aitzakiatzat hartuta, agintaldi honetan ez dagoela dirurik esan digu. Dena dela, ez da saihesbidea. Eta ez daukaz lehen baino akats eta zailtasun gehiago. Luzera laburtu diogu,oraingoz Ibeta eta Telletxe inguruan ez delako etxebizitzarik egingo. Izan be, ez da saihesbide bat, egingo diren etxebizitzentzako kalea baino.
4. Murlako zerbitzu enpresen gunea. Proiektu honetan udala Leako gainontzeko udalekin bat eginda doa. Ezker abertzalearen azpiegitura antolatzeko erabiliko den beldur direla diote… abenduko plenoan hau argitu zitzaienean! Neuri galdetu zidan EAJko buruak eta nik argi eta garbi erantzun nion ez zela horrela, eskualde mailako udal guztiek, kolore guztietako alderdi politikotakoek bultzatutakoa zela eta edozein zerbitzu enpresa ongi etorria izango zela!
Baina ez zaituztet gehiago aspertu gura. Orain zeuen txanda da: Irakurri, ikusi egindakoa, hausnartu, albokoagaz komentatu, izan kritiko, eraiki… eta datozen garai barriotan, Sortu!
Jon Bollar. Aulestiko alkatea.