Kontzertu bikoitza izango dute aukeran, barikuan, 22.00etan Uhagon kulturgunera joaten direnek. Giranice taldearen musika eta Eneko Moby Dick kantautorearen emanaldia. Aurrez Saudade taldean ibilitako jendeak osatzen du Giranice. Musikari oriotarrek ...
Murlako proiektua aurrera eroateko behar dituen 483 mila euroen erdia eskuratu du Udalak. Bizkaiko Foru Aldundia eta Jaurlaritza Murlako proiektuan diruz inplikatzea lortu nahi du Udalak orain. Zerbitzu eta teknologia barrien enpresak batuko dituen eraikina egin nahi dute, eta inguruari garai baten zuen erreferentzialtasuna bueltatu. Lurren jabetza eskuratzeko bilerak hasiak ditu
Alboko kalte larriak eragin ditu pasa den astelehen goizean Ondarroako portuan desegiten dabiltzan Gure Reinare itsasontzian piztutako suak. Zauriturik ez zuen eragin, eta ordu eta erdian amatatu egin zuten suhiltzaileek, baina Ertzaintzak ezagutzera e...
Portuen zuzendaritzak eten egin du proiektua, hondartzaren mantenimenduaren ardurak argitu arte. Gaur batuko dira Donostian, Kostetako Zuzendaritzaren egoitzan, Mutrikuko Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzakoak eta Estatuko Kosten Zuzendaritzakoak. Guztiz korapilatu den zeregina izango dute: Mutriku herriko hondartzaren berreskurapena eta ondorengo hondartzaren eta itsas-igerilekuaren kudeaketa eta mantenimendua zeinen ardura den argitzea. Izan ere, hondartza berreskuratzeko lanak eten egin ditu Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak. Entitate hori ez dago prest, antza, hondartzaren eta igerilekuaren geroko mantenimendua beregain hartzeko. Lanak etenda egongo dira, beraz, kudeaketaren ardura argitu arte. Ez bada gaia epe laburrean argitzen, 2011koa hondartzarik gabeko seigarren uda izango litzateke mutrikuarrentzat. Abenduan esleitu, orain eten Hondartza berreskuratzeko lanak pasa den abenduaren erdialdean esleitu zituen Eusko Jaurlaritzako Garraio, Herri-Lan eta Etxebizitza Sailak. Portuen Zuzendaritza sail horren baitakoa da. Urte eta erdiko atzerapenez esleitu ziren lanok, modu zuzenean eta premiazko prozedura erabilita, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Amenabar eta Moyua enpresen arteko aldi baterako UTEari esleitu zitzaizkion lanak. Orduko hartan Iñaki Arriolak «lanak berehala» hasiko zirela iragarri zuen, eta aurtengo udarako bukatuko zirela. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritzak berak eten ditu zereginok. Ardura elkarri pasatzen Portuen Zuzendaritzak lan horiek esleitu eta segituan idatzi zion Espainiako Ingurumen eta Landa zein Itsaso Gaietarako ministerioari, eskatuz argitu zezala hondartzaren [...]
Urtarrilean Aulestiko etxebizitzetako buzoietan jaso genuen EAJren noizbehinkaria. Bertan hainbat arlo aitatzen ziren, baina ez zeukanez ez hankarik ez bururik, ez erantzutea erabaki nuen. Pasatu dira egunak eta asteak eta halako baten… danba! HITZAn be gauza bera argitaratu dute! Ba honako honetan, han esaten diren kontu okerrengatik, herritarrek izan dezaketen zalantzen aurrean (ez egileei, eurek badakite zein den egia-eta) argipenak emotea erabaki dut. Labur-labur. Idatzi guztian lau kontu ageri dira: 1. Ezker Abertzaleak 2007an agindutakoa ez duela bete. Esango dudana ez da berritasuna izango (agintaldi guztien amaieran egin ditu honelakoak Ezker Abertzaleak), baina azken hileotan Herri Batzarren bitartez agintaldiko balorazio bat egiten gabiltza; egindako zer izan den, zer geratu den pendiente, zergaitik… azaltzen duena. Hil honetan bertan izango duzue herritar guztiok zuen etxeetan. A! Datozen lau urteotarako zelako beharrizanak, nahiak… daukazuen be galdetuko dizuegu. Ea danon artean aulestiarrok nahi dugun Herri Programa egiten degun. 2. Eleizosteko 48 etxebizitzak. Danak libre izatetik orain horreetatik 12 babesekoak izatera pasatu ditugula diote. Jakina! Udalaren helburua babesekoak egitea da-eta (Aulestin azken hamarkadan 28 babes ofizialeko etxebizitza eraiki dira (hau datu okerrekin aurreko astean HITZAn gutuna idatzi zuten eskualdeko politikarientzat informazioa). Eta noski, ez dakigu eraikitzailea ados egongo dan (hori falta zitzaigun! Eraikitzaileek agintzea herrian!). [...]
Hirigintza plan orokorra lantzen ari da Udala. Planaren aurrerakina prest daukate. Hori dela eta, azken urteotan zentzu horretan egindako beharraren nondik norakoak azalduko dizkiote herritarrei. Horretarako, gaur, 19:30ean, udaletxean batzeko deia egi...
Barikutik hasi eta herenegun gauera arte Ispasterko probalekuak otsailean ohi duen erritmo bizia hartu du. Hamairu parte hartzaile lehiatu dira herriko manta lortzeko, baina Urnietako Azkonobeitia izan da onena. Gipuzkoarrek marka bereziak utzi dituzte...
Diru laguntzak murriztu egin zaizkiela eta aurrera egiteko beste bide batzuk hartuko ditu Marierrota Boleibol taldeak. Halan, beste talde askotan lez, bazkideak egitea erabaki dute eta 200 bazkide egitea daukate helburu. “Laguntzak %40 jaitsi dira...
Bizkaiko Foru Aldundiaren BiskayTIK proiektuaren baitan gauzatu dute herriko atariaren berritzea. Herritarren eta administrazioaren arteko tartea gutxitu nahi dute. Itxura guztiz berritu diote eta atalberriak izango dituela iragarri dute. Gainera, administrazio-izapideak on-line egin hala izango dira laster.
Bederatziak geratu dira auzipetuta, batzuei ETAko kide izatea egotzi diete autoan, beste batzuei ETAri laguntza eman izana, eta batzuei bi ekintza zehatzekin lotura leporatu diete: Azpeitian antena bati eginiko erasoagaz eta Orion obrako etxola batzuen kontrako erasoagaz. Ukatu egin dute egozten zaiena Gaur goizean egon dira Espainiako Auzitegi Nazionalera deituta iazko urte hasieran Ertzaintzak atxilotutako bederatzi herritarrak, baina azkenean ez ditu hartu zegokien epaileak, Eloy Velascok, Auzitegiko idazkari batek baino. Hark iazko atxiloaldian egindako deklarazioak erakutsi dizkie, eta guztiek ukatu dituzte euren kontra egiten diren akusazioak. Batzuek, gainera, berretsi egin dute iazko deklarazioak torturapean eginak izan zirela. Orain, behin autoak jasota, dilijentzia batzuk falta direla jakinarazi zaie, eta ondoren igorriko zaiola autoa fiskaltzari. Ordura arte ez da jakingo bakoitzaren kontrako zigor eskari zehatza zein den. Bederatzi pertsona horietatik hiru, Jabier Zubizarreta mutrikuarra, Jon Iñaki Esnaola debarra eta Olaitz Lema ondarrutarra, iaz laga zituzten aske baldintzapean. Xeber Uribe ondarrutarra, otsail honen 4an laga dute aske, baldintzapean hau be. Gainontzekoak behin-behineko espetxealdian daude: Asier Badiola, Urtza Alkorta, Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin Madrilgo kartzeletan (Estremeran eta Navalcarneron); eta Ibon Iparragirre Sevilla II espetxean. Tortura salaketak Iazko atxiloketen ondorengo inkomunikazio aldian tratu txarrak eta torturak jasan izana salatu zuten bederatzi pertsona horiek. Euretako [...]
Olazar Kultur Elkarteak asmo bi dituen irteera antolatu zapaturako. Izan be, joaten diren guztiek ondo pasatzeaz gain, ikasi be egingo dute: aukeratutako lekua zientziaren kutxagunea da. Kutxagunea Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago eta muse...
Edukiontziak haizek ez beste ezelako mediok edonola ez erabiltzeko obra txiki bat egin du udalak. Kanposanturako bidean, petrilari zati bat kendu eta prestatutako zuloan, bertan egon ohi zuten edukiontzientzatko txokoa prestatu dute.
Raul Galani omenaldi beroa egin diote asteburuan Marierrota taldekoek. «Bera izan zen duela 30 urte boleibola Lekeitiora ekarri zuena, eta bere lana eta dedikazioa eskertu nahi izan dizkiogu», azaldu dute zuzendaritza batzordetik. Omenaldia Euskadiko...
Lesionatu berri den arren, TRomerok apirilean bizikleta gaineºn egotea du buruan. Hala esan die bere jarraitzaileei zapatuan Aupa Romero lagunartearen aurkezpenean. Txurrukak, Irizarrek eta Arreitunandiak Romerorekin egon nahi izan dute lagunartearen aurkezpen egunean.