Ispasterko manta Urnietara joan da
Barikutik hasi eta herenegun gauera arte Ispasterko probalekuak otsailean ohi duen erritmo bizia hartu du. Hamairu parte hartzaile lehiatu dira herriko manta lortzeko, baina Urnietako Azkonobeitia izan da onena. Gipuzkoarrek marka bereziak utzi dituzte...
Barikutik hasi eta herenegun gauera arte Ispasterko probalekuak otsailean ohi duen erritmo bizia hartu du. Hamairu parte hartzaile lehiatu dira herriko manta lortzeko, baina Urnietako Azkonobeitia izan da onena.
Gipuzkoarrek marka bereziak utzi dituzte aurtengo probetan. Ispasterko probalekuan irabazteko untza asko egin behar izaten direla diote adituek, eta aurten hala izan da: Irabazleak 82 untza egitea lortu zuen, eta bigarren postuan gelditu zen Zerainek (Hernani) 80 untza. Gainontzekoekin alderatuta, nabarmen hobeak izan ziren.
Iazko otsaileko probetako marka ere hobetu dute: iaz Gernika-Lumora joan zen manta, bertako abereak 79 untza egin ostean.
Hirugarren postuan, gipuzkoarrengandik hurrun, lehen bizkaitarra gelditu zen: Berangoko Cerveceria Palmera. Bertako zaldiak 71 untza egitea lortu zuen. Haren atzetik, laugarren postua eskuratuz, Lea-Artibaiko ordezkari bakarra gelditu zen: Berriatuko Belaustegi. Berriatuarraren abereak 68 untza eta lauden bat egitea lortu zuen. Hurrengo probak urrian izango dira.