Giranice eta MobyDick, barikuan, Uhagonen
Kontzertu bikoitza izango dute aukeran, barikuan, 22.00etan Uhagon kulturgunera joaten direnek. Giranice taldearen musika eta Eneko Moby Dick kantautorearen emanaldia. Aurrez Saudade taldean ibilitako jendeak osatzen du Giranice. Musikari oriotarrek ...
Kontzertu bikoitza izango dute aukeran, barikuan, 22.00etan Uhagon kulturgunera joaten direnek. Giranice taldearen musika eta Eneko Moby Dick kantautorearen emanaldia.
Aurrez Saudade taldean ibilitako jendeak osatzen du Giranice. Musikari oriotarrek estilo berri bat lantzen egin dute ahalegina eta hortik sortu da talde berria. Joseba Britek zuzentzen du taldea eta musika ia guztiz instrumentala egiten dute. Kanta berean erritmo, melodia eta matiz aldaketa leun zein bortitzetan du funtsa beren musikak. Mezu bat transmititzearen ordez, egoera bat islatu nahi dute.
Hainbat zaletu eta adituen esanetan Eneko Moby Dick “handia” da zentsu guztietan. Ahots indartsu eta pertsonala duen kantautoreak batzutan amerikar abeslari haundiak eta beste batzutan hurbilagokoak be gogora ekartzen ditu. Euretako asko eskainiko ditu kantariak Uhagonen barikuan, besteak beste, ‘Find the Blue Key, Meet the Wizard’ edo ‘And Then She Became God’s Friend’ abestiak.
Bakarlari getxoztarrak Villa de Bilbao Pop-Rock lehiaketako finalista eta abeslari onenaren saria lortu zuen iaz eta gero eta gehiago dira bere lana goraipatzen duten zaleak. Bere zuzenekoa “galdu behar ez den aukera” dela diote.