Plan orokorra osatzen hasi dira
Herriaren planeamendu orokorra egituratzen hasi dira berriatuarrak. Horretarako, lehen pausoa emon dute: Hirigintza planaren aurrerakina prest dute. Dokumento horren bidez, herriaren etorkizuneko garapenaren oinarriak jarri dituzte, baita hirigintza planaren helburu orokorrak zeintzuk diren marraztu ere. Behar horregaz 2007an hasi ziren. «Herritarren iritzia hasieratik hartu dugu kontuan eta orain esku artean daukagun dokumentoa egin den behar guztiaren emaitza da», azaldu dute udal teknikariek. Aurrerakinean jasotakoaren arabera, herritarren bizi kalitatea hobetzea, lurra ahalik eta gutxien okupatzea eta herritarren izaera mantetzea izan dira beharrerako markoa osatu dute oinarriak. Lurralde antolamenduari dagokionean, ingurumenaren kalitatea zaindu eta mantentzea izan dute ardatz. Horretarako, besteak beste, baso eremuak mantentzea, natur baliabideak babestea, azpiegiturak hobetzea eta herriarentzat interesgarriak diren guneak identifikatu nahi dituzte. Etxebizitzen arloan, herria modu orekatuan hazteari emon diote lehentasuna. Eraikiko diren etxebizitzak «herritarren beharrei erantzuteko» egingo dira. Besteak beste, hazkunde naturala kontuan hartuta, 150-200 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Horrekin lotuta, hazkudea nolakoa izan daitekeen ere aurreikusi dute. Asmoa, herrigunea osatzea da: etenak ekiditu eta jarraikortasuna ematea. Lur moten banaketa Aurrerakinean udalerriko lurrak zertarako diren egokiak identifikatzen ere saiatu dira. Halan eta be, industria lurrak zein ekipamenduetarako erabiliko direnak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzeke utzi dituzte. Aurrerakinak jasotzen dituen beste aspektuetako batzuk ondarea babesteko araudia garatzea eta, [...]
Herriaren planeamendu orokorra egituratzen hasi dira berriatuarrak. Horretarako, lehen pausoa emon dute: Hirigintza planaren aurrerakina prest dute.
Dokumento horren bidez, herriaren etorkizuneko garapenaren oinarriak jarri dituzte, baita hirigintza planaren helburu orokorrak zeintzuk diren marraztu ere. Behar horregaz 2007an hasi ziren. «Herritarren iritzia hasieratik hartu dugu kontuan eta orain esku artean daukagun dokumentoa egin den behar guztiaren emaitza da», azaldu dute udal teknikariek.
Aurrerakinean jasotakoaren arabera, herritarren bizi kalitatea hobetzea, lurra ahalik eta gutxien okupatzea eta herritarren izaera mantetzea izan dira beharrerako markoa osatu dute oinarriak.
Lurralde antolamenduari dagokionean, ingurumenaren kalitatea zaindu eta mantentzea izan dute ardatz. Horretarako, besteak beste, baso eremuak mantentzea, natur baliabideak babestea, azpiegiturak hobetzea eta herriarentzat interesgarriak diren guneak identifikatu nahi dituzte.
Etxebizitzen arloan, herria modu orekatuan hazteari emon diote lehentasuna. Eraikiko diren etxebizitzak «herritarren beharrei erantzuteko» egingo dira. Besteak beste, hazkunde naturala kontuan hartuta, 150-200 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Horrekin lotuta, hazkudea nolakoa izan daitekeen ere aurreikusi dute. Asmoa, herrigunea osatzea da: etenak ekiditu eta jarraikortasuna ematea.
Lur moten banaketa
Aurrerakinean udalerriko lurrak zertarako diren egokiak identifikatzen ere saiatu dira. Halan eta be, industria lurrak zein ekipamenduetarako erabiliko direnak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzeke utzi dituzte.
Aurrerakinak jasotzen dituen beste aspektuetako batzuk ondarea babesteko araudia garatzea eta, azpiegituren alorrean, TDT antena barriaren kokapena aztertzea eta herriko bideen inbentarioa egitea dira.
Herenegun jendaurrean aurkeztutako dokumentoagaz egunean bertan hasi ziren lanean herritarrak. «Lan taldeetan banatu eta dokumentoaren gainean eraikitzen hastea da asmoa. Ateak denentzat daude zabalik. Arkitektuagaz batu nahi izanez gero, eguaztenetan, 16:30etik 18:30era, udaletxean egongo da».