Orkatz Beitia aurten be hasi da hegan. Pasa den asteburuan Euskadiko teilatupeko Atletismo Txapelketa irabazi zuen 60 metrotan. 6.80 izan zen egin zuen denbora. Aurten ondarrutarrak egin duen denborarik onena izan da txapelketako marka hori. Eta bere orain arteko 60 metroko markarik onenetik zazpi ehunekora baino ez dago. Bere marka pertsonal hori orain dela sei urtekoa da. «Euskadiko Txapelketari honez gero garrantziarik be ez zaio emoten, baina hamar titulutik gora dauzka jada pilatuta Orkatz Beitiak, eta hori sekulako marka da», esan du Orkatzen Peñako kide Iñaki Solabarrietak. Peñako kideak han egon ziren Beitiagaz batera pasa den asteburuan, eta oraingoan be beragaz joango dira, Valentziara (Herrialde Katalanak), han jokatuko baita zapatuan Espainiako teilatupeko 47. Atletismo Txapelketa. Estatuko zerrendan laugarren Momentu honetan Orkatz Beitia 60 metrotako estatuko sailkapen orokorrean laugarren postuan dago, eta bere helburua biharko txapelketako finaleko zortziren artean sartzea izango da. Zapatu goizean jokatuko dira kanporaketak; finalaurreko lasterkaldiak 18:30ean izango dira, eta horren ondoren finalak. 2007an, hainbat titulu eskuratu ondoren, baina lesio bat tarteko, bere azken denboraldia izan zitekeela uste izan zuen atleta ondarrutarrak; orduko bere eguneroko beharragaz bateratzeko zailtasunak be tartean egon ziren, gainera. Ez zen horrela izan, ostera. Eta harrez gero be maila bikaina erakutsi izan du, Euskadiko [...]
Gernikako akordioaren aurkezpena egingo dute, domekan, 13:00etan, Kafe antzokian. Hitzarmenari atxikitu zaizkion taldeek akordioa puntuka irakurri dute, eta haren nondik norakoak azalduko dituzte. Orain artean, gizarte, kultur eta kirol munduko herriko...
Herriaren planeamendu orokorra egituratzen hasi dira berriatuarrak. Horretarako, lehen pausoa emon dute: Hirigintza planaren aurrerakina prest dute. Dokumento horren bidez, herriaren etorkizuneko garapenaren oinarriak jarri dituzte, baita hirigintza planaren helburu orokorrak zeintzuk diren marraztu ere. Behar horregaz 2007an hasi ziren. «Herritarren iritzia hasieratik hartu dugu kontuan eta orain esku artean daukagun dokumentoa egin den behar guztiaren emaitza da», azaldu dute udal teknikariek. Aurrerakinean jasotakoaren arabera, herritarren bizi kalitatea hobetzea, lurra ahalik eta gutxien okupatzea eta herritarren izaera mantetzea izan dira beharrerako markoa osatu dute oinarriak. Lurralde antolamenduari dagokionean, ingurumenaren kalitatea zaindu eta mantentzea izan dute ardatz. Horretarako, besteak beste, baso eremuak mantentzea, natur baliabideak babestea, azpiegiturak hobetzea eta herriarentzat interesgarriak diren guneak identifikatu nahi dituzte. Etxebizitzen arloan, herria modu orekatuan hazteari emon diote lehentasuna. Eraikiko diren etxebizitzak «herritarren beharrei erantzuteko» egingo dira. Besteak beste, hazkunde naturala kontuan hartuta, 150-200 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Horrekin lotuta, hazkudea nolakoa izan daitekeen ere aurreikusi dute. Asmoa, herrigunea osatzea da: etenak ekiditu eta jarraikortasuna ematea. Lur moten banaketa Aurrerakinean udalerriko lurrak zertarako diren egokiak identifikatzen ere saiatu dira. Halan eta be, industria lurrak zein ekipamenduetarako erabiliko direnak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzeke utzi dituzte. Aurrerakinak jasotzen dituen beste aspektuetako batzuk ondarea babesteko araudia garatzea eta, [...]
Iazko aurrekontuekin amaitzeko, lau baserri bide konponduko ditu aurten Etxebarriako Udalak. Magurei bideko sarrera, Monterrei baserriko tarte bat, Azalotza baserriko bidea eta Kortabitxiko zubiaren ingurukoa. Urtero zenbait baserri bide konpontzen dit...