Lau baserri bide konponduko ditu Etxebarriako Udalak
Iazko aurrekontuekin amaitzeko, lau baserri bide konponduko ditu aurten Etxebarriako Udalak. Magurei bideko sarrera, Monterrei baserriko tarte bat, Azalotza baserriko bidea eta Kortabitxiko zubiaren ingurukoa. Urtero zenbait baserri bide konpontzen dit...
Iazko aurrekontuekin amaitzeko, lau baserri bide konponduko ditu aurten Etxebarriako Udalak. Magurei bideko sarrera, Monterrei baserriko tarte bat, Azalotza baserriko bidea eta Kortabitxiko zubiaren ingurukoa.
Urtero zenbait baserri bide konpontzen ditu Udalak. Lehen Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izaten zuen horretarako, baina azken hiru urteetan ezer ez du jazo eta bere gain hartu du Udalak gastu hori. “Dirurik ez dutela eta inguru ruralari laguntza gutxiago ematea eta gune industrialari kentzea erabaki zuten”, azaldu du Etxebarriko alkate Karmelo Gisasolak.
Halantxerik, gutxi izaten dira Udalak konpondu ahal dituen baserri bideak. Horrela, aurten, Magurei bideko sarrerako tarte bat, Monterrei baserrira doan zati bat eta Azalotza baserriko bidea konponduko dituzte. “Azalotzako bidea apurtuta dago eta beste zati bat konponduko da”, argitu du alkateak.
Azkenik, Kortabitxi baserriaren inguruan dagoen zubian babes hezia jarriko dute eta behegainea konponduko dute tarte batean. “Zubia arriskutsu dago eta hezia beharrezkoa da”, azaldu du Gisasolak.