Orkatz Beitia, Euskadiko tituluagaz, Espainiakora
Orkatz Beitia aurten be hasi da hegan. Pasa den asteburuan Euskadiko teilatupeko Atletismo Txapelketa irabazi zuen 60 metrotan. 6.80 izan zen egin zuen denbora. Aurten ondarrutarrak egin duen denborarik onena izan da txapelketako marka hori. Eta bere orain arteko 60 metroko markarik onenetik zazpi ehunekora baino ez dago. Bere marka pertsonal hori orain dela sei urtekoa da. «Euskadiko Txapelketari honez gero garrantziarik be ez zaio emoten, baina hamar titulutik gora dauzka jada pilatuta Orkatz Beitiak, eta hori sekulako marka da», esan du Orkatzen Peñako kide Iñaki Solabarrietak. Peñako kideak han egon ziren Beitiagaz batera pasa den asteburuan, eta oraingoan be beragaz joango dira, Valentziara (Herrialde Katalanak), han jokatuko baita zapatuan Espainiako teilatupeko 47. Atletismo Txapelketa. Estatuko zerrendan laugarren Momentu honetan Orkatz Beitia 60 metrotako estatuko sailkapen orokorrean laugarren postuan dago, eta bere helburua biharko txapelketako finaleko zortziren artean sartzea izango da. Zapatu goizean jokatuko dira kanporaketak; finalaurreko lasterkaldiak 18:30ean izango dira, eta horren ondoren finalak. 2007an, hainbat titulu eskuratu ondoren, baina lesio bat tarteko, bere azken denboraldia izan zitekeela uste izan zuen atleta ondarrutarrak; orduko bere eguneroko beharragaz bateratzeko zailtasunak be tartean egon ziren, gainera. Ez zen horrela izan, ostera. Eta harrez gero be maila bikaina erakutsi izan du, Euskadiko [...]
Orkatz Beitia aurten be hasi da hegan. Pasa den asteburuan Euskadiko teilatupeko Atletismo Txapelketa irabazi zuen 60 metrotan. 6.80 izan zen egin zuen denbora. Aurten ondarrutarrak egin duen denborarik onena izan da txapelketako marka hori. Eta bere orain arteko 60 metroko markarik onenetik zazpi ehunekora baino ez dago. Bere marka pertsonal hori orain dela sei urtekoa da.
«Euskadiko Txapelketari honez gero garrantziarik be ez zaio emoten, baina hamar titulutik gora dauzka jada pilatuta Orkatz Beitiak, eta hori sekulako marka da», esan du Orkatzen Peñako kide Iñaki Solabarrietak. Peñako kideak han egon ziren Beitiagaz batera pasa den asteburuan, eta oraingoan be beragaz joango dira, Valentziara (Herrialde Katalanak), han jokatuko baita zapatuan Espainiako teilatupeko 47. Atletismo Txapelketa.
Estatuko zerrendan laugarren
Momentu honetan Orkatz Beitia 60 metrotako estatuko sailkapen orokorrean laugarren postuan dago, eta bere helburua biharko txapelketako finaleko zortziren artean sartzea izango da.
Zapatu goizean jokatuko dira kanporaketak; finalaurreko lasterkaldiak 18:30ean izango dira, eta horren ondoren finalak.
2007an, hainbat titulu eskuratu ondoren, baina lesio bat tarteko, bere azken denboraldia izan zitekeela uste izan zuen atleta ondarrutarrak; orduko bere eguneroko beharragaz bateratzeko zailtasunak be tartean egon ziren, gainera.
Ez zen horrela izan, ostera. Eta harrez gero be maila bikaina erakutsi izan du, Euskadiko tituluak eskuratuta azken hiru urteotan. Iaz Noruegan be izan zen Espainiako selekzioagaz.