Eskualdeko zazpi gazteren kontrako epaiketa salatu dute
Lea-Artibaiko zazpi gaztek martxoaren 1ean izango duten epaiketa salatu dute eskualdeko hainbat herritarrek, gaur, prentsaurrekoan. 2007ko abenduaren 27an, 60 bat gazte sartu ziren Lekeitioko Batzokian eta horietako zazpi lagun atxilotu zituen Ertzaint...
Lea-Artibaiko zazpi gaztek martxoaren 1ean izango duten epaiketa salatu dute eskualdeko hainbat herritarrek, gaur, prentsaurrekoan. 2007ko abenduaren 27an, 60 bat gazte sartu ziren Lekeitioko Batzokian eta horietako zazpi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak: bi markinar, Etxebarriko bat, hiru lekeitiar eta ondarrutar bat. Egoera hori kaleratu eta salatu nahi izan dute, gaur Markina-Xemeinen batutakoek. ”Gazteak jarrera baketsu eta lasaian sartu ziren”, azpimarratu dute. Horren harira, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta manifestazioa egongo da otsailaren 24an, 19:30ean Lekeition.