27 talde, Gernikako Akordioagaz
Ondarroako politika, gizarte, kultura eta kirol arloko eragileek egin dute bat ‘Bake Bidean’ akordioa aurkezteko. Bake Bidean, aterabide demokratikoen akordioa, edo Gernikako Akordioa aurkeztu zuten domeka eguerdian Ondarroan. Ekitaldi laburra beza...
Ondarroako politika, gizarte, kultura eta kirol arloko eragileek egin dute bat ‘Bake Bidean’ akordioa aurkezteko. Bake Bidean, aterabide demokratikoen akordioa, edo Gernikako Akordioa aurkeztu zuten domeka eguerdian Ondarroan. Ekitaldi laburra bezain jendetsua izan zen. Jendetza batu zen Kafe Antzokian ekitaldia jarraitzeko, eta oholtzan be hainbat pertsonak hartu zuen lekua. Hain zuzen be, Ondarroako 27 taldek emon diote euren baietza eta atxikimendua Gernikako Akordioari, eta horietako ordezkariak izan ziren taula gainera igo zirenak.
Gernikako Akordioa Euskal Herri mailan sinatu duten eragileetako Ondarroako ordezkariak daude sinatzaileen artean: EA, ezker abertzalea, Alternatiba, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, LAB, Gazte Independentistak, Ikasle Abertzaleak eta Etxerat elkartea. Baina, horiez gain, herriko beste hainbat taldek be bat egin dute akordioagaz: Gazte Asanblada, Eguzki, AEK, Uxu, Kresala, Zubi Zahar, Gizonen Taldea, Txirrimorraski, Artelan, Bertso Taldea, Bateleroak, Aurrera Futbol Taldea eta Aurrera Mendi Taldea, Historiazaleak, Garraxika, Radixu irratia, Orkatzen Peñi eta Artibai judo taldea.
Akordioaren testuaren irakurketa zatika egin zuten bitartean, herriko lau artegileren artean Gernika-ren margoketa be bertan momentuan egin zuten.