Angel Sustaeta abadea hil da
Bihotz asko tristetu dira gaur Lea-Artibain, Angel Sustaeta Rodriguezen, Angel abadearen, heriotzaren barri izan dutenean. Bihotzeko gaitza zaintzen eroan hainbat urte, eta azkenean be, bihotzak egin dio huts, eskualde osoan beste ezeren gainetik «bihotz eta buru zabaleko pertsona eta abade» modura gogoratuko den Sustaetari. Jaiotzez lekeitiarra zen 73 urteko abadea. Baina Amoroton, Mendexan, Aulestin eta Gizaburuagan zen abade arduradun, eta abade laguntzailea Ondarroan. Amoroton eta Mendexan, gainera, 35 urtetik gora eroan abade. Misiolari be izan zen Venezuelan hainbat urtez, lehenago.
Herritar guztiekin harreman zintzoa edukitzen jakin izan zuen Sustaetak: ume, gazte zein nagusi; eliztar zein bestelako. Irribarrez eta kantuz gogoratuko dute bere irudia.
Haren aldeko hileta elizkizuna martitzen honetan izango da, 19:00etan, Lekeitioko Andra Mari Jasokunde parrokian.