Arloz arloko mintegi eta batzarrak daude Herri Programarako
Mintegiak eta batzarrak antolatu ditu Ondarroako ezker abertzaleak, arloz arlo, hurrengo maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako Herri Programa prestatzen jarraitzeko. «Hartu Berbi, herritarrek euren premia eta lehentasunen gainean berba hartz...
Mintegiak eta batzarrak antolatu ditu Ondarroako ezker abertzaleak, arloz arlo, hurrengo maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako Herri Programa prestatzen jarraitzeko. «Hartu Berbi, herritarrek euren premia eta lehentasunen gainean berba hartzeko ipini genuen abantean pasa den azaroan. Harrez gero Ondarroako 200dik gora pertsonagaz egon gara, arlo guztietakoak, eta hainbat ekarpen eta proposamen jaso ditugu haien eskutik», azaldu dute ezker abertzaleko kideek. Orain, bigarren epeari emongo diote hasiera, eztabaida guneak antolatuta, arloz arlo. «Gonbidapena zabalik dago herritar guztientzat», esan dute.
Datorren zapatuan, otsailak 26, Kofradia Zaharrean honako mintegiak batuko dira: 09:30etik 13:00etara, euskara eta ingurumen arlokoak, eta 15:00etatik 18:30era, berdintasun mintegia. Martxoaren 12an, leku berean, 09:30etik 13:00etara kultura eta kirol mintegiak egingo dira.
Martxoaren 12an, bestetik, Berdura Plazako dendariei zuzendutako batzarra be egongo da, eta martxoaren 31n hirugarren adineko herritarrei zuzendutakoa.