Orkatz Beitiak Espainiako brontzea lortu du 60 metrotan
6.80 denbora eginda, hirugarren postua lortu du Valentzian jokatutako Espainiako teilatupeko Atletismo Txapelketako abiadura goreneko frogan. Angel David Rodriguez eta Ivan Mocholik lortu zituzten, hurrenez hurren, urrea eta zidarra. Espainiako estatu ...
6.80 denbora eginda, hirugarren postua lortu du Valentzian jokatutako Espainiako teilatupeko Atletismo Txapelketako abiadura goreneko frogan. Angel David Rodriguez eta Ivan Mocholik lortu zituzten, hurrenez hurren, urrea eta zidarra.
Espainiako estatu mailan jadanik zortzi bider zapaldu du podiuma Orkatz Beitiak (Ondarroa, 1979): urrea lortu zuen behin, hiru bider zidarra, eta asteburu honetan lortutakoagaz lau dira jada brontzeak. Hori, teilatupeko modalitatean. Aire libreko Espainiako Txapelketetan be emaitza bikainak lortu izan ditu Beitiak: beste zortzi domina.
Zapatuko probetan, finalerdian bigarren geratu zen Beitia, Daniel Molwnyren atzetik. Finalerako indarrak gordetzen zegoela zirudien. Finalekoan, irteera onari esker, lehenengo bien hurrenkeran jarraitu ahal izan zuen.