Txitxiburduntzia egiteko gonbite zabala egin du Ibilaldiak
Sagardoa eta txorizoa, baina trikitixaz, euskal dantzez eta umeentzako jolasez lagunduta. Horra hor domekarako Boga! Ibilaldi Kulturalaren barruan antolatu duten Txitxiburduntziaren osagaiak. Mendexan 12etan ipini dute hitzordua, eta bertara joateko oi...
Sagardoa eta txorizoa, baina trikitixaz, euskal dantzez eta umeentzako jolasez lagunduta. Horra hor domekarako Boga! Ibilaldi Kulturalaren barruan antolatu duten Txitxiburduntziaren osagaiak. Mendexan 12etan ipini dute hitzordua, eta bertara joateko oinez zein autobusez dago aukera.
Ondarroatik autobusa egongo da Lekeitiora, 09:30ean Itsasaurretik urtenda. Izena emoteko azken eguna bihar izango da, Zubi Zahar ikastolan. Gero, Lekeitiotik, ikastola aurretik oinez egingo dute Mendexarako bidea, 10:00etan. Ondarroatik oinezkoentzako hitzorduak, barriz, honakoak dira: 09:00etan Alamedatik urtenda; edo Asterrikan zehar joatea, 10:00etan.