Bi segundoz lurrak dar-dar egin du
Ondarroan lurrikara egon ei da gaur, eguena. Ezin izan da lortu baieztapen zientifikorik. «Dardara txiki bat» somatu dute hainbat herritarrek atzo goizeko 10:30a aldera. Batzuek Antigua aldean somatu dela, beste batzuek portu aldean izan dela… ...
Ondarroan lurrikara egon ei da gaur, eguena. Ezin izan da lortu baieztapen zientifikorik. «Dardara txiki bat» somatu dute hainbat herritarrek atzo goizeko 10:30a aldera. Batzuek Antigua aldean somatu dela, beste batzuek portu aldean izan dela… Irratira ere deitu du herritarren batek, barria emoteko.
Udaltzaingoan ez dute, ostera, inoren deirik edo ezelako lurrikararen barririk jaso. «Portuko obrengatik ote zen be aitatu da, baina ez han ez da ezer gertatu», esan dute udaltzainek. «Zer esana emotearren ez ote zen izango!», esan duenik be bada.