Herri Bus barria,martitzenetik aurrera
Artibai enpresari esleitu dio Udalak; astegunetan 07:45etik 20:45era eta zapatu goizetan ibiliko da. Hurrengo zortzi urteetan Herri Bus zerbitzua Artibai enpresak kudeatuko du. Berari esleitu dio zerbitzua Udal Kudeaketa Batzordeak, eta datorren martitzenean, martxoaren 1ean, hasiko dira zerbitzua emoten. Udal Kudeaketa Batzordeak «aurkeztu diren eskaintzetatik onena» izan dela Artibai enpresarena ebatzi du. Kontratuaren prezioa urteko 34.200 eurokoa izango da, BEZ barik. Hortik atzera, Herri Bus zerbitzuaren kudeaketa osoa egongo da enpresaren ardurapean: autobusaren aseguruak eta mantenimendua, zerbitzuaren hobekuntzak, eta bezeroen kexak eta eskakizunak jaso eta erantzutea. Autobus barria, 37 lekugaz 2010ean matrikulatutako autobusak egingo du Ondarroako Herri Bus zerbitzua aurrerantzean. 37 bidaiarirentzako lekua dauka; baita segurtasun uhalak eta maletategi handia be. «Tamaina handiko gauzak edo umeen aulkiak tolestu barik sartu ahal izango dira», zehaztu du Udal Kudeaketa Batzordeak. Mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrentzako arrapala elektrikoa be badauka autobus barriak. «Halan be, herriko edozein lekutan ezin da arrapala hori jaitsi, espaloiaren arabera ahal izango da edo ez», ohartu dute Artibai enpresako kideek. Ordutegia eta bono aukera Astelehenetik barikura ordutegi zabalagoa edukiko du datorren martitzenetik aurrera Herri Busak. Lehenengo bidaia 07:45ean hasiko du Kamiñazpitik porturantz, eta azkena 20:45ean egingo du Kamiñazpitik Artabiderantz. Zapatuetan, barriz, goizean ibiliko da abantean: 09:15etik 13:30era. Lehengo prezioa mantenduko [...]
Artibai enpresari esleitu dio Udalak; astegunetan 07:45etik 20:45era eta zapatu goizetan ibiliko da.
Hurrengo zortzi urteetan Herri Bus zerbitzua Artibai enpresak kudeatuko du. Berari esleitu dio zerbitzua Udal Kudeaketa Batzordeak, eta datorren martitzenean, martxoaren 1ean, hasiko dira zerbitzua emoten.
Udal Kudeaketa Batzordeak «aurkeztu diren eskaintzetatik onena» izan dela Artibai enpresarena ebatzi du. Kontratuaren prezioa urteko 34.200 eurokoa izango da, BEZ barik. Hortik atzera, Herri Bus zerbitzuaren kudeaketa osoa egongo da enpresaren ardurapean: autobusaren aseguruak eta mantenimendua, zerbitzuaren hobekuntzak, eta bezeroen kexak eta eskakizunak jaso eta erantzutea.
Autobus barria, 37 lekugaz
2010ean matrikulatutako autobusak egingo du Ondarroako Herri Bus zerbitzua aurrerantzean. 37 bidaiarirentzako lekua dauka; baita segurtasun uhalak eta maletategi handia be.
«Tamaina handiko gauzak edo umeen aulkiak tolestu barik sartu ahal izango dira», zehaztu du Udal Kudeaketa Batzordeak. Mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrentzako arrapala elektrikoa be badauka autobus barriak. «Halan be, herriko edozein lekutan ezin da arrapala hori jaitsi, espaloiaren arabera ahal izango da edo ez», ohartu dute Artibai enpresako kideek.
Ordutegia eta bono aukera
Astelehenetik barikura ordutegi zabalagoa edukiko du datorren martitzenetik aurrera Herri Busak. Lehenengo bidaia 07:45ean hasiko du Kamiñazpitik porturantz, eta azkena 20:45ean egingo du Kamiñazpitik Artabiderantz. Zapatuetan, barriz, goizean ibiliko da abantean: 09:15etik 13:30era. Lehengo prezioa mantenduko du Herri Busak, eta 10 euroko bonoak be egongo dira. Lau ibilbide edukiko ditu eta alboan ageri dira zehaztuta.
Ibilbideak eta ordutegia
- Kamiñazpi-Ibaiondo-Iñaki Deuna-Erribera-Alameda-Egidazu kaia. Astegunetan 07:45, 08:20, 09:25, 11:45, 14:15, 15:00, 15:45, 18:00, 19:00, 20:00 eta 20:30. Zapatuetan: 09:15, 09:45, 12:15, 12:45, 13:15.
- Egidazu, Alameda, Iñaki Deuna, Ibaiondo, Kamiñazpi. Astegunetan, 09:40, 12:00, 14:30, 15:30, 16:00, 18:15, 19:15, 20:15 eta 20:45. Zapatuetan, 09:30, 10:00, 12:30, 13:00,13:30.
- Kamiñazpi-Ibaiondo-Iñaki Deuna-Erribera-Alameda-Artabide. Astegunetan bakarrik: 08:50, 09:55, 12:30, 13:10, 16:40
- Artabidetik Kamiñazpira (aurrekoaren kontrara). Astegunetan bakarrik: 08:00, 08:40, 09:10, 10:10, 12:50, 14:00, 17:00.