Informatika ikastaroa gurasoentzako
Lekeitioko Eskola Publikoak informatika ikastaroa ipini du martxan ikaslen guraso eta senitartekoentzako. Pasa den astean hasi ziren, Windows sistema operatiboa eta Word idazketa programa landuz. Aste honetan internet maneiatzen eta posta elektronikoa ...
Lekeitioko Eskola Publikoak informatika ikastaroa ipini du martxan ikaslen guraso eta senitartekoentzako. Pasa den astean hasi ziren, Windows sistema operatiboa eta Word idazketa programa landuz. Aste honetan internet maneiatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasten jardun dute. Datorren astean sare sozialen erabilpena da ikasiko dutena, eta jarraian argazki digitalen lanketa.
Juan Kruz Abaroa da irakaslea eta gai bakoitzaren ikastaroa sei ordukoa da, 10 euroko prezioagaz. Astelehen, martitzen eta eguenetan eskaintzen dute eskolako informatika gelan. Horrez gain, euskara ikastaroa be eskaintzen dabiltza familientzako.