Merkatu Txikia egin du Zatoztek
Herriko hemeretzi dendak kalera urten dute domeka honetan Merkatu Txikia egitera. Zatozte, merkatari eta ostalarien elkarteak antolatzen duen 11. era honetako azoka izan da. Eguraldi txarrak Berdura Plazara eroan zuen azoka, baina halan be jende asko ibili zen bertatik, ikusten zein erosten. Honako dendetako jeneroa egon da bertan salgai: Bengoetxea, Dra, Egidi, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Beheko Torre, Irigoien optika, Ituarte, Lide, Lide neskak, Mila, T.X.O., Tiki-Taka, Txikiñe, Txikitxu, Urruzuno, Vitoria optika eta Zibot. Aurtengoan, barrikuntza modura, Zatozteko zortzi tabernak be parte hartu dute Merkatu Txikian. Merkatuan egin den erosketa bakoitzeko, txartelak banatu dituzte, eta txartel horiek erakutsita, zer edo zer pikatzeko eskaini zaie honako tabernatan: Braian, Idoia, Irrintzi, Leokadi, Mariñela, Moby Dick, Sutargi eta Xirula. ELKARRIZKETA EDURNE LETE.- ZATOZTEKO LEHENDAKARIA Iaztik da Edurne Lete Txakartegi (Ondarroa, 1969), Ondarroako Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteko lehendakari. Irrintzi tabernaren arduraduna da bera. Domekako azokarako prest? Bai, aurten Zatozteko tabernok be parte hartzen dugu; erosketak egiten dituzten herritarrak zortzi tabernatan zer edo zer pikatzeko aukera edukiko dute. Zenbat taberna zaudete Zatozten? Hamar ostalari gaude elkartean, eta guztira 80 establezimendu dira Zatozteko kide. Sektore oso ezberdinak zarete, zerk batzen zaituzte? Egia da dendak eta tabernak bi mundu direla, ordutegiak be desbardinak dira… Baina, azkenean, helburu [...]
Herriko hemeretzi dendak kalera urten dute domeka honetan Merkatu Txikia egitera. Zatozte, merkatari eta ostalarien elkarteak antolatzen duen 11. era honetako azoka izan da. Eguraldi txarrak Berdura Plazara eroan zuen azoka, baina halan be jende asko ibili zen bertatik, ikusten zein erosten.
Honako dendetako jeneroa egon da bertan salgai: Bengoetxea, Dra, Egidi, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Beheko Torre, Irigoien optika, Ituarte, Lide, Lide neskak, Mila, T.X.O., Tiki-Taka, Txikiñe, Txikitxu, Urruzuno, Vitoria optika eta Zibot.
Aurtengoan, barrikuntza modura, Zatozteko zortzi tabernak be parte hartu dute Merkatu Txikian. Merkatuan egin den erosketa bakoitzeko, txartelak banatu dituzte, eta txartel horiek erakutsita, zer edo zer pikatzeko eskaini zaie honako tabernatan: Braian, Idoia, Irrintzi, Leokadi, Mariñela, Moby Dick, Sutargi eta Xirula.
ELKARRIZKETA EDURNE LETE.- ZATOZTEKO LEHENDAKARIA
Iaztik da Edurne Lete Txakartegi (Ondarroa, 1969), Ondarroako Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteko lehendakari. Irrintzi tabernaren arduraduna da bera.
Domekako azokarako prest?
Bai, aurten Zatozteko tabernok be parte hartzen dugu; erosketak egiten dituzten herritarrak zortzi tabernatan zer edo zer pikatzeko aukera edukiko dute.
Zenbat taberna zaudete Zatozten?
Hamar ostalari gaude elkartean, eta guztira 80 establezimendu dira Zatozteko kide.
Sektore oso ezberdinak zarete, zerk batzen zaituzte?
Egia da dendak eta tabernak bi mundu direla, ordutegiak be desbardinak dira… Baina, azkenean, helburu bera daukagu: herria dinamizatu eta jendea herrian geratzeko edo beste herrietatik bertora etortzeko eskaintzak egin. Horregatik, nire ustez, desberdinak izan arren, ostalari eta dendariak alkartzea onuragarria da. Azokak, zozketak eta bestelako ekimenak alkarregaz egitea egokiena dela uste dut.
Krisia asko igarri duzue?
Asteburuetan mantentzen da ibiltzeko ohitura, aste barruan lehen baino jende gitxiago dabil. Eta dendetan igarri da, bai.
Ondarrutarrek Ondarroan erosten dute eta aisialdia berton bizi dute?
Iaz egin genuen ikerketak bestelakoa dio: ekipamendu pertsonalerako gauzen %70 herritik kanpo erosten da. Horri buelta emon nahi diogu. Jendeari herrian gelditzeko aukerak emon nahi dizkiogu: azokak, jaiak… Oraintsu barritu duten zine aretoak be horretarako ekarpen polita egiten duela uste dut.
Halan be, kanpoan erosteari aurre egitea ez da erraza izango, ezta?
Ez, kontua da hemengo dendek ezin dutela multinazional handien prezioekin konpetentzia egin. Bestetik, internet bidezko salmentak be goraka doaz, hemen eta edonon… Gaitza da horri aurre egitea, eta inor ezin duzu derrigortu hemen erostera. Baina, nik uste dut herrian establezimendu bat zarratzen den bakoitzean denok pentsatzen dugula «zelako pena!». Pentsatu beharko genuke ia zergatik ailegatu den zarratu behar izatera.
Denon arazoa da orduan?
Bai, herrian denetarik edukitzea nahi dugu, baina hori posible izan dadin, herritarrok herrian bertan kontsumitu behar dugu gehiago.