5.086.000 euroko aurrekontua onartu du Udalak, iazkoa baino %32 murritzagoa
EAJ eta EAren botoekin onartu da aurrekontua; abstentzioa eman du B+I taldeak eta ezetza ezker abertzaleak. «Biziraupeneko aurrekontuak» onartu ditu Mutrikuko Udalak. Horrela direla onartu eta aitortu dute Udalean ordezkaritza duten talde guztiek. 2011 urteari aurre egiteko 5.086.875 euroko partidak onartu zituzten pasa den ostegunean egindako Osoko Bilkuran. EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuari baietza eman zion bakarra Eusko Alkartasuna izan zen, «nahiz eta ez izan guk nahiko genukeen aurrekontua». Berdeak+Independienteak taldeak «abstentzio kritikoa» eman zuen; «1999tik honako aurrekontuak aztertuta, desoreka nabarmenak egon direlako jasotakoaren eta gastatutakoaren artean». Ezker abertzaleko hautetsiek ezetza eman zioten aurrekontuari. «Mutrikuko Udala ekonomikoki itota dago; azken 30 urteotan ez duelako norabide argirik ez herri proiekturik izan», esan zuten, «kritika eta autokritika» batuz. Zorreko kapitala, handiagoa Aurtengorako onartu den aurrekontua iazkoa baino %32 murritzagoa da. Eta Udalak pilatuta daukan zorreko kapitala, berriz, aurrekontua bera baino handiagoa da: 5.812.000 euro ditu zor Udalak. Zor horretatik, aurten 758.000 euro ordaindu beharko dira: 529.000 euro maileguari dagozkionak, eta beste 229.000 Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko 2009ko gerakinaren zatiari dagozkionak. «Aurrekontu kezkagarriak» direla esaterakoan bat etorri dira udal ordezkari guztiak. «Guztien arteko elkarlanerako aukerak lantzeko ordua» dela esaterakoan ere behin baino gehiagotan etorri ziren bat pleno horretan, batik bat EA eta ezker [...]
EAJ eta EAren botoekin onartu da aurrekontua; abstentzioa eman du B+I taldeak eta ezetza ezker abertzaleak. «Biziraupeneko aurrekontuak» onartu ditu Mutrikuko Udalak. Horrela direla onartu eta aitortu dute Udalean ordezkaritza duten talde guztiek. 2011 urteari aurre egiteko 5.086.875 euroko partidak onartu zituzten pasa den ostegunean egindako Osoko Bilkuran.
EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuari baietza eman zion bakarra Eusko Alkartasuna izan zen, «nahiz eta ez izan guk nahiko genukeen aurrekontua». Berdeak+Independienteak taldeak «abstentzio kritikoa» eman zuen; «1999tik honako aurrekontuak aztertuta, desoreka nabarmenak egon direlako jasotakoaren eta gastatutakoaren artean». Ezker abertzaleko hautetsiek ezetza eman zioten aurrekontuari. «Mutrikuko Udala ekonomikoki itota dago; azken 30 urteotan ez duelako norabide argirik ez herri proiekturik izan», esan zuten, «kritika eta autokritika» batuz.
Zorreko kapitala, handiagoa
Aurtengorako onartu den aurrekontua iazkoa baino %32 murritzagoa da. Eta Udalak pilatuta daukan zorreko kapitala, berriz, aurrekontua bera baino handiagoa da: 5.812.000 euro ditu zor Udalak.
Zor horretatik, aurten 758.000 euro ordaindu beharko dira: 529.000 euro maileguari dagozkionak, eta beste 229.000 Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko 2009ko gerakinaren zatiari dagozkionak.
«Aurrekontu kezkagarriak» direla esaterakoan bat etorri dira udal ordezkari guztiak. «Guztien arteko elkarlanerako aukerak lantzeko ordua» dela esaterakoan ere behin baino gehiagotan etorri ziren bat pleno horretan, batik bat EA eta ezker abertzaleko hautetsiak.
Jaitsierak atal guztietan
Horrela zehaztu zuen Josebe Astigarraga alkateak (EAJ): «Atal guztiei eragin die murrizketak, eta inbertsioetarako oso tarte txikia geratu da». Inbertsio errealak egiteko geratzen dena, izan ere, 39.312 euroko partida da aurten.
Baztertuta geratu diren proiektuen artean dago Merkatu Plaza eraberritzeko egitasmoa. Ez da partidarik izendatu aurten Merkatu Plazarako. Atal horri dagokionez, kritika zehatzak egin zituzten ezker abertzaleak eta B+I taldeak. Ezker abertzaleak «besterik ezinean, 30.000 bat euro plaza txukuntzeko izendatzea» zeukan eskatuta, baina ez zen eskari hori onartu aurrekonturako. B+Ik, berriz, esan zuen 2000n, 2004an, 2006an eta 2010ean gastatu izan dela dirua Merkatu Plazarako proiektuak idazten, «gero bertan behera geratzeko». Mutrikulan, herriko enpresa berrientzako laguntza ere aurten desagertu egingo da.