Atzo 240 tona berdel sartu ziren Ondarroan
Eguen hau izan da berdeleta hasi denetik mugimendu gehien egon den eguna. 32 txalopak egin zuten deskarga atzo Ondarroan, eta guztira 240.000 kilo berdel ekarri zuten. Prezioak eurotik gora mantendu ziren bataz beste, 1,02 eta 1,30 euro artean. Kiloko ...
Eguen hau izan da berdeleta hasi denetik mugimendu gehien egon den eguna. 32 txalopak egin zuten deskarga atzo Ondarroan, eta guztira 240.000 kilo berdel ekarri zuten. Prezioak eurotik gora mantendu ziren bataz beste, 1,02 eta 1,30 euro artean. Kiloko hiru garauko berdel tamaina izan da oraingoan sartu dena.
Aurten Espainiako estatuak 24 milioi kilo berdeleko kuota dauka, eta uste da hiru bat aste iraun dezakeela kanpainak, ez gehiago.