
Espainiako estaturako kupoa bete dela eta, agindua jaso zuten martitzen gauean, gaur, eguaztena, 00:00etan berdeleta amaitzeko. Gaur itsasontzi batzuek jasotako aginduaren arabera, barriz, eguen gauera arte luzatuko da epea, martxoaren 3ko gauerdira arte. Hori, baxuran zerkoan dabiltzan itsasontzien kasuan. Amukoen kasuan, harrapaketak zelan doazen ikusita, beste lau-bost egunerako edukiko dutela aurreikusten da, Ondarroako Kalare Deuna Kofrradian emondako datuen arabera.
Ondarroan, gitxi gorabehera, 1.400.000 kilo berdel sartu da aurtengo berdeleta laburrean. Otsailaren 14an hasi ziren, eta lehen aste hartan itsaso txarra be egon zen. Pasa den astean egon ziren harrapaketa handiak eta aste honetan ere eguneko kupoa eginda etorri dira ontziak.
Prezioa be sekulako onena egin du aruten berdelak. Denbora guztian ibili da eurotik gora. Ondarroako lonjan, bataz besteko salneurria 1,10 euroan egon da. Gaur, barriz, 1,36ra ailegatu da. Galiziako 35 ontzi ibili dira Ondarroan berdela deskargatzen egunotan.
Kolpe gogorra izan da arrantzaleentzako, “behingoz prezio onagaz” ibili den harrapaketa amaitu beharra. “Gainera itsasoan berdel asko dagoela ikusita, eta demanda ere badagoela ikusita, laga beharra gogorra da”, esan dute arrantzaleek. Orain dela urte bi kontrako paradoxa gertatu zen: prezioak 20-30 zentimotik ezin altxatuta egon arren, itsasoratu egin behar. Aurten, barriz, kupoa hiru aste bete orduko egin da.
Burumakur ikusten ziren gaur Ondarroan diharduten marinelak; asko Galiziatik etorriak dira. Orain, sardinatan atera edo etxera itzuli, besterik ez dute.