Espaloiko obrak martxan daude
Saihesbideko aparkalekua eta erdigunea lotzen dituen espaloiaren beharrak martxan daude. Azkenean, akordio batetara ailegatu dira falta zen tarteko jabea eta Udala. «Horma altuagoa izatea nahi genuen eta azkenean gure proposamena onartu du Udalak»,...
Saihesbideko aparkalekua eta erdigunea lotzen dituen espaloiaren beharrak martxan daude. Azkenean, akordio batetara ailegatu dira falta zen tarteko jabea eta Udala. «Horma altuagoa izatea nahi genuen eta azkenean gure proposamena onartu du Udalak», azaldu du Ortuko jabeak. Bestalde, Udalak, akordua «beste jabeekin egin duten antzekoa» izan dela adierazi du.
Hil honetan amaituko ditu Udalak lanak. Espaloia egiteagaz gainera, saneamendu eta elektrizitate sareak lurperatuko dituzte.