Fruta-arbolen inguruko ikastaroa beteta
Fruta-arbolen gaineko formazioa jasoko dute mendexarrek. EHNE sindikatua eta Goialde elkartearen artean antolatutako doako ikastaroa beteta dago. Inausketa eta landaketa izango dira, gehienbatean, landuko dituzte gaiak. Bihar, 17:00etatik 19:00etara sa...
Fruta-arbolen gaineko formazioa jasoko dute mendexarrek. EHNE sindikatua eta Goialde elkartearen artean antolatutako doako ikastaroa beteta dago.
Inausketa eta landaketa izango dira, gehienbatean, landuko dituzte gaiak. Bihar, 17:00etatik 19:00etara saio teorikoa edukiko dute eta zapatuan 09:30etik 12:00etara, praktikan jarriko dute ikasitakoa.