Marimendikoen irudiak eta kontuak, Cantabricon
Ondarroako Cantabrico taberna erakusketa leku bihurtu da egunotan. Bertako hormetan daude zintzilik Iñake Goñik (Amezketa, Gipuzkoa, 1956) eta Birtu Aramaiok (Ondarroa, 1953), Marimendi taldeagaz egindako espedizioetako argazkiak. Eta, tartean, botak...
Ondarroako Cantabrico taberna erakusketa leku bihurtu da egunotan. Bertako hormetan daude zintzilik Iñake Goñik (Amezketa, Gipuzkoa, 1956) eta Birtu Aramaiok (Ondarroa, 1953), Marimendi taldeagaz egindako espedizioetako argazkiak. Eta, tartean, botak, motxilak, arnesak, pioletak… Barra gainean sokan zintzilik, mendiko galtzerdiak. Oinarrizko kanpamendu txikia da Pantxo Bedialaunetaren taberna egun batzuetarako.
Bariku gauean, barriz, afari tertulian batzeko aukera egongo da bertan. Aramaio eta Goñi egongo dira bertan kontu kontari, eta mendiko diapositibak be eskainiko dituzte. 22:00etan izango da.
ELKARRIZKETA. BIRTU ARAMAIO ETA IÑAKE GOÑI
Argazki mordoa ipini duzue.
Birtu Aramaio. Bai, 2006tik honako espedizioetako aukeraketa da.
Orduan sortu zen emakumeen Marimendi elkartea?
Iñake Goñi. Bai, eta Mont Blanc-era egin genuen lehenengo espedizioa. Orduko irudiak daude, eta harrez gerokoak be bai.
Aramaio. 2006an egindako beste irteera pertsonal batzuk be badaude (Himalaya, Ararat…); 2008ko Elbrusera egindako taldeko irteera dago, Aconcaguakoa, eta 2010ean taldean Perura egindakoa. Talde modura bi urtean behin egiten dugu irteera.
Zenbat zarete, ba, Marimendin?
Goñi. Izatez hogei bat. Baina, gatxa da danak batzea espedizio baterako; taldea aldatzen joaten da.
Sasoian zaudete, ba!
Aramaio. Bai horixe! Ilusio handiagaz, gainera!