Argazki artxiboa osatu nahi dute
San Isidro Egunerako erakusketa antolatzea daMendexako Jai Batzordeak momentuan eskuartean duen egitasmoa. Baserriagaz lortura duten argazkien bilketa egiten ari dira eta horretarako, herritarren laguntza eskatu dute
San Isidro Egunerako baserriagaz eta haren inguruko beharrekin lotura duten argazki zaharrak biltzea. Hori da Jai Batzordeak eskuartean duen proiektuaren hurrengo pausoa.
Argazki zaharren bilketagaz, «baserri munduagaz lotura duen herri bateko» ondarea gorde nahi dute. «Lehengo beharrak, jantziak, ohiturak… argazkietan harrapatuta gelditu direlakoan gaude. Bakoitzak bere etxean duen altxor hori herri guztiagaz partekatzea lortu nahi dugu», adierazi dute Jai Batzordetik.
Egitasmoa gauzatu ahal izateko herritarren laguntza eskatu dute. «Etxean dituzten argazkiak batu eta Jai Batzordeko kideei uztea eskatzen diegu herritarrei. Ondo zainduko ditugu, eta ahalik arinen bueltatuko dizkiegu».
Izan be, Jai Batzordearen asmoa, lortutako argazki guztiak eskaneatu eta artxiboa osatzen joaten da. «Aurrez, baserriei argazkiak atera eta haiekin erakusketa bat eginak gara. Urtero saiatzen gara horrelako erakusketaren bat egiten. Horrela, poliki-poliki gure ondarea biltzen goaz, ahazturan galduta gelditu ez dadin». Argazkiak digitalizatzean, gainera, gaur eguneko tresna informatikoen bidez, haien egoera hobetzeko bidea egingo dute Jai Batordekoek. «Paperean dauden argazkiak denboragaz hondatu egiten dira. Behin digitalizatuta, hori ekiditea lortzen da», gaineratu dute.