Kadeteak eta gazteak, talde bi eroango ditu estreinako Markinako Txirrindulari Taldeak. Danetara, eskualdeko zortzi txirrindulari daude aurten taldean, bost kadete eta hiru gazte. Urtarrilaren erdian hasi ziren entrenatzen Jon Arantzeta lekeitiarra, Enaitz Garcia ondarrutarra eta Alex Malaxetxebarria berriatuarra. Hirurak osatzen dute gazte mailako taldea. Felix Pertika da taldearen kirol zuzendaria, monitorea, berriz, Jose Sololuze. Otsailaren 26an hasi zuten errepideko denboraldia Osintxuko (Bergara) lasterketagaz, eta emaitza onak lortzen hasi dira. Halan, Osintxun, aurreko pelotoian ailegatu zen txirrindulari bat nahiz eta beste bat erori be egin zen. Bigarren lasterketa, berriz, joan den domekan lehiatu zuten Eibarren. Jon Arantzeta Bizkaiko hirugarrena izan zen eta Alex Malasetxebarria lehenengo urteko juniorren arteko lehenengo bizkaitarra geratu zen. Pistan be emaitza onak lortu dituzte gazteek. Hala nola, zapatuan Traparaganen lehiatu zen Bizkaiko Txapelketan seigarren egin zuen Enaitz Garciak. Hurrengo lasterketa Gasteizen edukiko dute zapatuan. Euskal Herria Txapelketako lehenengo probak 72 kilometro izango ditu eta 10:30ean hasiko da. Gazteak martxan badaude be, kadeteek ez dute hasi oraindik errepideko denboraldia. Parte hartuko duten lehenengo proba martxoaren 27an lehiatuko den Zornotzako Udaberri Txapelketa izango da. Kadete mailako lasterketa gehienetara joango dira Aritz Badiola, Jon Lasarte eta Julen Saiz ondarrutarrak eta Ioritz Calle eta Lander Balsera etxebarritarrak. Eurekin beharrean jardungo dute [...]
Detritus Teatrus konpainiak Las Punkis Tambien Lloran kabaret ikuskizuna taularatuko du zapatuan, 22:30ean, Uhagon kulturgunean. 2002an arrakasta haundiz estreinatutako ikuskizuna berrituta dakar antzerki taldeak orain. Obrak 33 urteko emekume baten bi...
Gezurrezko printzea antzerkia emango dute bihar 18:30ean Barandiaran Aretoan. Bertan, senarraren bizitzaren mende dagoen emakume batek bikote-bizitzan izandako bizipenak kontatzen dira, bikotea ezagutu zenetik gaur egungo tratu txarretaraino. Senarrare...
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta V. Kalamura Igoera egingo da datorren zapatuan. Ibilbideak 5 kilometro ditu eta 600 metroko malda. Oinez zein aringa-aringa, era bietara igoko dira datorren zapatuan Kalamuara. Oinezkoak 09:15ean irtengo dute ton...
Aurten bigarrenez ospatuko dute zerbezaren jaia amorotarrek; iazko arrakastaren ondoren aurrera egitea erabaki eta iazkoa gaindituz aurten hamar zerbeza mota dastatzeko aukera eskainiko dute.
Urrutia eta Odiaga auzoetan Herri kandidaturako ordezkariak izendatzerakoan egondako berdinketa gainditzea zen asteburu honetako bozketaren helburua. Eta hala gertatu da. Ondorioz, zerrendara zuzenean doazen lau lagunen izenak erabakita gelditu dira. Urrutia auzoan, Jon Jaio eta Jabier Antonioren artean gelditu zen lehen postua erabakitzeke. Biek 18na botu jaso zituzten. Berdinketa saihesteko bozketan, ostera, Jon Jaiok 21 jaso zituen eta Jose Antoniok 13. Odiaga auzoan, Maribi Ugarteburuk eta Txema Gabiolak 14na boto zituzten. Joan den domekan, ostera, Ugarteburuk 21 jaso zituen eta Gabiolak 20. Ondorioz, zerrenda osatuko duten lehen lau herritarrak ondokoak dira: Urrutia auzotik, Jon Jaio; Odiaga auzotik, Maribi Ugarteburu; Elexaldetik, Jose Ramon Arriaga eta Ugaran auzotik, Juan Zabala. Bigarren buelta Zerrenda osatzeko falta diren hiru hautegaien izenak martxoaren 13an egingo duten bozketaren emaitza izango dira. Aurrekoan auzoka egindako bozketa, orain herri guztira zabalduko dute. Etxebizitza guztietan zerrenda bera jasoko dute, auzoetan bigarren eta hirugarren gelditutakoen izenekin osatutakoa: Jabier Antonio, Ziortza Ikaran, Txema Gabiola, Luis Kazalis, Jabier Arrizubieta, Leire Laka, Lander Arriaga eta gaur egungo alkate Rafael Etxeberria dira hautagaien zerrendan agertuko diren izenak. Herritar bakoitzak zerrenda horretatik hiru lagun aukeratu beharko ditu. Bozka gehien jasotzen dituzten hiru hautagaiak, zuzenean, Herri Kandidaturako zerrendara pasako dira, eta hurrengo hiru herritarrak ordezkoak izango [...]
Asteburuan musika eskolakoen emanaldiak bete zituen bazterrak. Elizan kontzertua eskaini zuten 45 ikasle inguruk; batzuk ahotsak erabili zituzten, beste batzuk instrumentoak eta klasean prestatutako saioak egin zituztenak ere izan ziren. Gurasoak pozik...
41. Zuhaitz Eguna ospatuko da datorren domekan. Urtero legez, zuhaitz landarak banandu eta zuhaitzak landatuko dituzte ume eta nagusiek Ekozainek antoatutako ekitaldian. Arkupe aurrean egingo dute zuhaitz landara banaketa Ekozaingoek. 09:30ean hasita, ...
Martxoaren 15ean, 19:00etan, Karmen Jaiak antolatzeko lehenengo batzarra egingo da Uhagon kulturgunean. Gaiak jai egunak eta egitaraua izango dira.
Itsasoko haize berria… Boga! Boga! Ibilaldia 2011-ren abestia eta bideoklipa kalean dira. Aurkezpen berezian, besteak beste, Itsasoko haize berria… Boga! kanta eta bideokliparen egile, abeslari eta musikariez gain, Zubi Zahar ikastolako eta Ibilaldia elkarteko lehendakariek parte hartu zuten atzo. Ibilaldia kulturalaren barruan, asteburu honetara begira bi hitzordu nabarmen ipini dituzte aukeran. Batetik, Radixu Irratiko Boga! irratsaioan Ibilaldiako arduraduna eta Ana Elordi elkarrizketatuko dituzte, eta bestetik, etzi, 19:00etan, Ondarroako Kafe Antzokian, Traman & Brix-ek Hauxe da paraderu antzerkia eskainiko du.
Umeei zuzendutako zine emanaldia antolatu du Trolebu Elkarteak barikurako. Marrazki bizidunen film bat aukeratu dute egunerako: Horton (AEB, 2008). Jimmy Haywardek eta Steve Martinok zuzendutako filma da, eta bertan, elefante berezi baten istorioa kont...
Garbiketako langile bat kontratatzeko prozedura martxan jarria du Udalak. Martxoaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizilaean aitatutako lanposturako oinarriak zeintzuk diren argitaratu dituzte. Gainera, lanpostuaren ezaugarriak, hautagaiek bete beharreko bal...
Emakumeen Eguna dela eta, Kuku Habixa Elkarteak Zerainera irteera antolatu du. Irteera atzeratu beharrean izan dira, eta azkenean hilaren 20an egingo da. Zerainen bertako meategiak eta museoa bisitatuko dituzte lehendabizi, eta sagardotegi baten bazald...
San Isidro Egunerako erakusketa antolatzea daMendexako Jai Batzordeak momentuan eskuartean duen egitasmoa. Baserriagaz lortura duten argazkien bilketa egiten ari dira eta horretarako, herritarren laguntza eskatu dute