Markina-Xemeingo Udala txirrindulari taldeak errepideko denboraldia hasi du
Kadeteak eta gazteak, talde bi eroango ditu estreinako Markinako Txirrindulari Taldeak. Danetara, eskualdeko zortzi txirrindulari daude aurten taldean, bost kadete eta hiru gazte. Urtarrilaren erdian hasi ziren entrenatzen Jon Arantzeta lekeitiarra, Enaitz Garcia ondarrutarra eta Alex Malaxetxebarria berriatuarra. Hirurak osatzen dute gazte mailako taldea. Felix Pertika da taldearen kirol zuzendaria, monitorea, berriz, Jose Sololuze. Otsailaren 26an hasi zuten errepideko denboraldia Osintxuko (Bergara) lasterketagaz, eta emaitza onak lortzen hasi dira. Halan, Osintxun, aurreko pelotoian ailegatu zen txirrindulari bat nahiz eta beste bat erori be egin zen. Bigarren lasterketa, berriz, joan den domekan lehiatu zuten Eibarren. Jon Arantzeta Bizkaiko hirugarrena izan zen eta Alex Malasetxebarria lehenengo urteko juniorren arteko lehenengo bizkaitarra geratu zen. Pistan be emaitza onak lortu dituzte gazteek. Hala nola, zapatuan Traparaganen lehiatu zen Bizkaiko Txapelketan seigarren egin zuen Enaitz Garciak. Hurrengo lasterketa Gasteizen edukiko dute zapatuan. Euskal Herria Txapelketako lehenengo probak 72 kilometro izango ditu eta 10:30ean hasiko da. Gazteak martxan badaude be, kadeteek ez dute hasi oraindik errepideko denboraldia. Parte hartuko duten lehenengo proba martxoaren 27an lehiatuko den Zornotzako Udaberri Txapelketa izango da. Kadete mailako lasterketa gehienetara joango dira Aritz Badiola, Jon Lasarte eta Julen Saiz ondarrutarrak eta Ioritz Calle eta Lander Balsera etxebarritarrak. Eurekin beharrean jardungo dute [...]
Kadeteak eta gazteak, talde bi eroango ditu estreinako Markinako Txirrindulari Taldeak. Danetara, eskualdeko zortzi txirrindulari daude aurten taldean, bost kadete eta hiru gazte.
Urtarrilaren erdian hasi ziren entrenatzen Jon Arantzeta lekeitiarra, Enaitz Garcia ondarrutarra eta Alex Malaxetxebarria berriatuarra. Hirurak osatzen dute gazte mailako taldea. Felix Pertika da taldearen kirol zuzendaria, monitorea, berriz, Jose Sololuze.
Otsailaren 26an hasi zuten errepideko denboraldia Osintxuko (Bergara) lasterketagaz, eta emaitza onak lortzen hasi dira. Halan, Osintxun, aurreko pelotoian ailegatu zen txirrindulari bat nahiz eta beste bat erori be egin zen. Bigarren lasterketa, berriz, joan den domekan lehiatu zuten Eibarren. Jon Arantzeta Bizkaiko hirugarrena izan zen eta Alex Malasetxebarria lehenengo urteko juniorren arteko lehenengo bizkaitarra geratu zen. Pistan be emaitza onak lortu dituzte gazteek. Hala nola, zapatuan Traparaganen lehiatu zen Bizkaiko Txapelketan seigarren egin zuen Enaitz Garciak.
Hurrengo lasterketa Gasteizen edukiko dute zapatuan. Euskal Herria Txapelketako lehenengo probak 72 kilometro izango ditu eta 10:30ean hasiko da.
Gazteak martxan badaude be, kadeteek ez dute hasi oraindik errepideko denboraldia. Parte hartuko duten lehenengo proba martxoaren 27an lehiatuko den Zornotzako Udaberri Txapelketa izango da. Kadete mailako lasterketa gehienetara joango dira Aritz Badiola, Jon Lasarte eta Julen Saiz ondarrutarrak eta Ioritz Calle eta Lander Balsera etxebarritarrak. Eurekin beharrean jardungo dute Eneko Arrate kirol zuzendariak eta Txomin Bustindui eta Ander Txakartegi monitoreek.
Errepidean ez, baina pistan parte hartzen ibili da Aritz Badiola. Armoka-Markina-Xemeingo Udala taldeko txirrindularia, gainera, Trapagaranen lehiatutako kadeteen mailako txapelduna izan da. Badiola, lehenengo geratu zen 37 puntu lortu ondoren. Hoberena izan zen scratch, abiadura eta puntuaketa probetan, hiruretan 10 puntu eskuratu zituen.
Talde biren ardura izateagaz gainera, lasterketa bi be antolatuko ditu Markinako Txirrindulari Taldeak. Urtero lez, Sabin Foruria Memoriala antolatuko dute. Aurten, proba maiatzaren 28an lehiatuko da eta 23 urtez azpiko afizionatu mailakoa izango da. Bestalde, aurten be, Bizkaiko Itzuliko bigarren etapa antolatzeaz arduratuko dira. Gazte mailako lasterketa uztailaren 8an izango dela aurreratu du taldeak.