Herri kandidatura osatuz doa
Urrutia eta Odiaga auzoetan Herri kandidaturako ordezkariak izendatzerakoan egondako berdinketa gainditzea zen asteburu honetako bozketaren helburua. Eta hala gertatu da. Ondorioz, zerrendara zuzenean doazen lau lagunen izenak erabakita gelditu dira. Urrutia auzoan, Jon Jaio eta Jabier Antonioren artean gelditu zen lehen postua erabakitzeke. Biek 18na botu jaso zituzten. Berdinketa saihesteko bozketan, ostera, Jon Jaiok 21 jaso zituen eta Jose Antoniok 13. Odiaga auzoan, Maribi Ugarteburuk eta Txema Gabiolak 14na boto zituzten. Joan den domekan, ostera, Ugarteburuk 21 jaso zituen eta Gabiolak 20. Ondorioz, zerrenda osatuko duten lehen lau herritarrak ondokoak dira: Urrutia auzotik, Jon Jaio; Odiaga auzotik, Maribi Ugarteburu; Elexaldetik, Jose Ramon Arriaga eta Ugaran auzotik, Juan Zabala. Bigarren buelta Zerrenda osatzeko falta diren hiru hautegaien izenak martxoaren 13an egingo duten bozketaren emaitza izango dira. Aurrekoan auzoka egindako bozketa, orain herri guztira zabalduko dute. Etxebizitza guztietan zerrenda bera jasoko dute, auzoetan bigarren eta hirugarren gelditutakoen izenekin osatutakoa: Jabier Antonio, Ziortza Ikaran, Txema Gabiola, Luis Kazalis, Jabier Arrizubieta, Leire Laka, Lander Arriaga eta gaur egungo alkate Rafael Etxeberria dira hautagaien zerrendan agertuko diren izenak. Herritar bakoitzak zerrenda horretatik hiru lagun aukeratu beharko ditu. Bozka gehien jasotzen dituzten hiru hautagaiak, zuzenean, Herri Kandidaturako zerrendara pasako dira, eta hurrengo hiru herritarrak ordezkoak izango [...]
Urrutia eta Odiaga auzoetan Herri kandidaturako ordezkariak izendatzerakoan egondako berdinketa gainditzea zen asteburu honetako bozketaren helburua. Eta hala gertatu da. Ondorioz, zerrendara zuzenean doazen lau lagunen izenak erabakita gelditu dira.
Urrutia auzoan, Jon Jaio eta Jabier Antonioren artean gelditu zen lehen postua erabakitzeke. Biek 18na botu jaso zituzten. Berdinketa saihesteko bozketan, ostera, Jon Jaiok 21 jaso zituen eta Jose Antoniok 13. Odiaga auzoan, Maribi Ugarteburuk eta Txema Gabiolak 14na boto zituzten. Joan den domekan, ostera, Ugarteburuk 21 jaso zituen eta Gabiolak 20.
Ondorioz, zerrenda osatuko duten lehen lau herritarrak ondokoak dira: Urrutia auzotik, Jon Jaio; Odiaga auzotik, Maribi Ugarteburu; Elexaldetik, Jose Ramon Arriaga eta Ugaran auzotik, Juan Zabala.
Bigarren buelta
Zerrenda osatzeko falta diren hiru hautegaien izenak martxoaren 13an egingo duten bozketaren emaitza izango dira. Aurrekoan auzoka egindako bozketa, orain herri guztira zabalduko dute.
Etxebizitza guztietan zerrenda bera jasoko dute, auzoetan bigarren eta hirugarren gelditutakoen izenekin osatutakoa: Jabier Antonio, Ziortza Ikaran, Txema Gabiola, Luis Kazalis, Jabier Arrizubieta, Leire Laka, Lander Arriaga eta gaur egungo alkate Rafael Etxeberria dira hautagaien zerrendan agertuko diren izenak.
Herritar bakoitzak zerrenda horretatik hiru lagun aukeratu beharko ditu. Bozka gehien jasotzen dituzten hiru hautagaiak, zuzenean, Herri Kandidaturako zerrendara pasako dira, eta hurrengo hiru herritarrak ordezkoak izango dira.
Bigarren bueltan ¬ lehenegoan egin zuten bezalaxe¬, bozka-ontziak udaletxean jarriko dituzte eta 12:00etatik 14:00etara bitartean bozkatu ahal izango da.