Kalamuako igoeraren bosgarren lasterketa egingo da datorren zapatuan
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta V. Kalamura Igoera egingo da datorren zapatuan. Ibilbideak 5 kilometro ditu eta 600 metroko malda. Oinez zein aringa-aringa, era bietara igoko dira datorren zapatuan Kalamuara. Oinezkoak 09:15ean irtengo dute ton...
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta V. Kalamura Igoera egingo da datorren zapatuan. Ibilbideak 5 kilometro ditu eta 600 metroko malda.
Oinez zein aringa-aringa, era bietara igoko dira datorren zapatuan Kalamuara. Oinezkoak 09:15ean irtengo dute tontorrerantz, lasterketan parte hartzera doazenak, berriz 10:30ean. Irteera, urtero legez, Olaia aurretik izango da eta herrira jeisterakoan mokadua hartzeko aukera egongo da danentzat. Dutxatzeko aukera be edukiko dute korrikalariek. Ondoren, sari banaketa egingo da.
Joan den urteko irabazleek, Joseba Plaza markinarrak eta Aritz Kortabarria arrasatearrak 33 minutu inguruko marka jarri zuten eta hori gainditzea ez dute erreza izango aurtengo kirolariek. Halanda be ahalegina egingo duenik ez da falta izango.
Jarraitu behar den ibilbidea hau da: San Andres Erbera, Galartza, Etxarte eta Kalamua. Bataz beste 45 minutu behar dira.
Igoeran parte hartzeko izen abizenak etxga@hotmail.es helbide elektronikora bialdu behar dira.