Punkiek be negar egiten dute
Detritus Teatrus konpainiak Las Punkis Tambien Lloran kabaret ikuskizuna taularatuko du zapatuan, 22:30ean, Uhagon kulturgunean. 2002an arrakasta haundiz estreinatutako ikuskizuna berrituta dakar antzerki taldeak orain. Obrak 33 urteko emekume baten bi...
Detritus Teatrus konpainiak Las Punkis Tambien Lloran kabaret ikuskizuna taularatuko du zapatuan, 22:30ean, Uhagon kulturgunean. 2002an arrakasta haundiz estreinatutako ikuskizuna berrituta dakar antzerki taldeak orain.
Obrak 33 urteko emekume baten bizitza kontatzen du. Maria Rosario del Perpetuo Socorro La Burdy 60-70 hamarkadan Extremadura aldetik Euskal Herrira etorritako bikote baten alaba da. Bizitzea tokatu zaion gizarte honekin haserre, ez du bere gurasoen bidea jarraitu nahi eta ikuskizunak irauten duen 70 minututan, bere memorian zehar bidai bat egiten du, txikitako oroitzapenetatik gaur egunera arte.
Emakume beregain eta askea da, hala ere, bakardadearen zama sentitzen du Burdyk. Tranpak egiten dizkio sistema honi baina ez da benetako punkia eta horrek bere barruan zalantza handiak sortzen dizkio.
Kabaret ikuskizunaren sarrerak 5 euro balio dute, 3 euro Uhagoneko bazkideentzako. Bestalde, ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago.