Zuhaitz landarak landatuko dituzte industrigunean
41. Zuhaitz Eguna ospatuko da datorren domekan. Urtero legez, zuhaitz landarak banandu eta zuhaitzak landatuko dituzte ume eta nagusiek Ekozainek antoatutako ekitaldian. Arkupe aurrean egingo dute zuhaitz landara banaketa Ekozaingoek. 09:30ean hasita, ...
41. Zuhaitz Eguna ospatuko da datorren domekan. Urtero legez, zuhaitz landarak banandu eta zuhaitzak landatuko dituzte ume eta nagusiek Ekozainek antoatutako ekitaldian.
Arkupe aurrean egingo dute zuhaitz landara banaketa Ekozaingoek. 09:30ean hasita, haritzak, pagoak, urkiak, gerizak eta lizarrak banatuko dituzte nahi duten guztientzat.
10:00etan, berriz, ume eta nagusiak Kareaga industrigunera joango dira. Bertan, bi ekintza burutuko dituzte. Alde batetik, pagoak eta haritzak landatuko dituzte industriguneko berdeguneetan, eta bestetik Txileko Plumeroa deritzon landara ezagutu eta daudenak moztu egingo dituzte. «Txileko plumeroa, kanpoko landara da, inbaditzailea eta bertako landaretza arriskuan jartzen du», azldu dute Ekozaingoek. Halan, landara horiek inbadituta duten gune bat garbituko dute.