Nasa kaleko etxeak urtebeteren barruan finkatu eta konponduko dituzte
«Egun batetik bestera» hastekoak dira Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko etxeen egitura finkatzeko eta arrakalak konpontzeko lanak. Udal Kudeaketa Batzordearen baimena jasota dauka UTE Dragados-Viuda de Sainz-ek. Martxoaren 1ean hastekoak ziren, baina oraindik ez da mugimendurik egon. «Esan digute lehenengo beharra Telefonicak egin behar duela», esan dute bertako bizilagunek. Lanak hasten direnetik urtebeteko epea edukiko dute amaitzeko Lau urteko bide luze eta korapilotsuaren amaieraren hasiera izango da orduan. Izan be, 2007an mugitu ziren Nasa kaleko eta Kanttoipeko eraikin batzuen zimenduak, Artibai errioaren ezkerraldeko moila zabaltzeko lanei ekin zietenean Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzaren aginduz. Lehenengo, finkatu Telefono loturak sartzeko lanaren ondoren, Nasa 13 eta 19 arteko eraikinak finkatzea izango da hurrengo pausoa. Horretarako, mikropilote erako euskarriak sartuko dituzte, eraikinen beheko solairutik, eta azpiko haitzean finkatuko dituzte, habeekin lotuta. Horrela oinarri bat eraikiko dute bertan puntalak finkatzeko; puntal horiengan ezarriko da etxebizitzen karga. Finkatzeko lanen ondoren, eraikinen fatxadak konponduko dituzte, eta ostean etxebizitza zein denda eta lokal barruetan egingo dituzte konponketa lanak. Dendak hustu behar dituzte Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko eraikinetan zazpi denda daude martxan: Urrosolo, Urruzuno, Gili-Gili, Zugarramurdi, Kirrota, Iñaki Añorga eta Zubikarai. Horien barruetan egin behar denez eraikinak finkatzeko lana, nahi eta nahi ez hustu [...]
«Egun batetik bestera» hastekoak dira Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko etxeen egitura finkatzeko eta arrakalak konpontzeko lanak. Udal Kudeaketa Batzordearen baimena jasota dauka UTE Dragados-Viuda de Sainz-ek. Martxoaren 1ean hastekoak ziren, baina oraindik ez da mugimendurik egon. «Esan digute lehenengo beharra Telefonicak egin behar duela», esan dute bertako bizilagunek. Lanak hasten direnetik urtebeteko epea edukiko dute amaitzeko
Lau urteko bide luze eta korapilotsuaren amaieraren hasiera izango da orduan. Izan be, 2007an mugitu ziren Nasa kaleko eta Kanttoipeko eraikin batzuen zimenduak, Artibai errioaren ezkerraldeko moila zabaltzeko lanei ekin zietenean Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzaren aginduz.
Lehenengo, finkatu
Telefono loturak sartzeko lanaren ondoren, Nasa 13 eta 19 arteko eraikinak finkatzea izango da hurrengo pausoa. Horretarako, mikropilote erako euskarriak sartuko dituzte, eraikinen beheko solairutik, eta azpiko haitzean finkatuko dituzte, habeekin lotuta. Horrela oinarri bat eraikiko dute bertan puntalak finkatzeko; puntal horiengan ezarriko da etxebizitzen karga.
Finkatzeko lanen ondoren, eraikinen fatxadak konponduko dituzte, eta ostean etxebizitza zein denda eta lokal barruetan egingo dituzte konponketa lanak.
Dendak hustu behar dituzte
Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko eraikinetan zazpi denda daude martxan: Urrosolo, Urruzuno, Gili-Gili, Zugarramurdi, Kirrota, Iñaki Añorga eta Zubikarai. Horien barruetan egin behar denez eraikinak finkatzeko lana, nahi eta nahi ez hustu egin behar dituzte. Leku aldatzeak ez dira danak batera izango, obren arabera baino. Lehenengo, 19. zenbakitik hasiko dira; elizaren ondoko eraikinetik, hain zuzen. Berau da fatxadan arrakalak agerien dauzkan eraikina.
Ordezko lokalak bilatzeko orduan zazpi dendariek batera jardun dute: denek denentzako bila. «Eskerrak urte hauetan guztietan dana batuta egin dugun, ze benetan bide luzea eta korapilotsua izan da», esan du dendarietako batek. Lokalen bila euren bostean ibili behar izan dute; ez dute izan ezelako erakunde publikorik babesle modura.
«Kosta egin zaigu lokalak aurkitzea. Izan be, gero ordainketak egin behar dituena aseguru etxea da, eta horiekin kobratzea ez da beti erraza izaten. Lokal jabe batzuk ez ziren fidatzen, eta ez dute alokatu nahi izan, normala den moduan», esan du dendariak. «Kaltea jasan dugu lau urtez, eta gainera bakar-bakarrik ibili gara lokalak bilatzen», gehitu du. Oraindik ez diete argitu ordezko lokalen alokairuaren ordainketa ze eratan egingo duen aseguru etxeak.
Etxebizitzei dagokienez, bertako bizilagunak ez doaz mugitzera. «Horretaz ez digute aldez aurretik ezer esan, behinik behin; baina ez dakigu obrak martxan hasitakoan denok airean urten beharko badugu be», dio Nasa kaleko bizilagun batek.
«Oraindik eraikinak mugimenduan daude, hori ikusten dugu berton ipinita dauzkagun kata edo markagailuen bidez». Markagailu horiek, baina, ez daude ipinita arrakalak jasan dituzten eraikin guztietan; «Nasako etxe hauen kontrara dauden Kale Handiko etxe batzuetan, eta Kanttoipeko 2an eta 4an be badaude arrakalak. Mila bider eskatu dugu guztietan katak ipintzeko, baina ez dute egin».
Batuta eta bakarrik
Kaltetutako herritarrek lau urteotan batzordean egin dute lana. «Eskerrak batuta egin duguna dena, eta eskerrak abokatu bategaz egin duguna dena, ondo ordenatuz eta gordez», dio bizilagunak. «Pentsa; hasieratik nahi izan ziguten sinatu eragin kitapena, esanez jada ez zela ezer mugitzen!».
Harrez gero, makina bat batzar eta kezka bizi izan dituzte bizilagun zein dendariek. «Geure artean batuta, eta bakarrik, perito, aseguru eta denen aurrean». Udalaren babes eza aitatzeko daukate
1ondarroa@hitza.info