Eguenean sartu zen aurtengo lehenengo antxoa Ondarroako lonjara. Galiziako bi ontzik 1.000 kilo inguru ekarri zituzten. Ontzietako batek 46 kaxa (500 kilo inguru), eta besteak 62 kaxa (650 kilo inguru). Bi ontzietako antxoaren tamaina 42 grano kilokoa ...
«Egun batetik bestera» hastekoak dira Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko etxeen egitura finkatzeko eta arrakalak konpontzeko lanak. Udal Kudeaketa Batzordearen baimena jasota dauka UTE Dragados-Viuda de Sainz-ek. Martxoaren 1ean hastekoak ziren, baina oraindik ez da mugimendurik egon. «Esan digute lehenengo beharra Telefonicak egin behar duela», esan dute bertako bizilagunek. Lanak hasten direnetik urtebeteko epea edukiko dute amaitzeko Lau urteko bide luze eta korapilotsuaren amaieraren hasiera izango da orduan. Izan be, 2007an mugitu ziren Nasa kaleko eta Kanttoipeko eraikin batzuen zimenduak, Artibai errioaren ezkerraldeko moila zabaltzeko lanei ekin zietenean Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzaren aginduz. Lehenengo, finkatu Telefono loturak sartzeko lanaren ondoren, Nasa 13 eta 19 arteko eraikinak finkatzea izango da hurrengo pausoa. Horretarako, mikropilote erako euskarriak sartuko dituzte, eraikinen beheko solairutik, eta azpiko haitzean finkatuko dituzte, habeekin lotuta. Horrela oinarri bat eraikiko dute bertan puntalak finkatzeko; puntal horiengan ezarriko da etxebizitzen karga. Finkatzeko lanen ondoren, eraikinen fatxadak konponduko dituzte, eta ostean etxebizitza zein denda eta lokal barruetan egingo dituzte konponketa lanak. Dendak hustu behar dituzte Nasa kaleko 13 eta 19 zenbakien arteko eraikinetan zazpi denda daude martxan: Urrosolo, Urruzuno, Gili-Gili, Zugarramurdi, Kirrota, Iñaki Añorga eta Zubikarai. Horien barruetan egin behar denez eraikinak finkatzeko lana, nahi eta nahi ez hustu [...]
Vaya semanita, ETBko programaren antzezlana egongo da apirilaren 1ean 22:30ean Uni frontoian. Sarrerak salgai daude www.ticktacktikcet.com web orrian eta Uhagon kulturguneko bulegoan eta kafetegian.