Herri kandidaturako behin behineko zerrenda, osatuta
Amorotoko Herri kandidatueako zerrenda osatzeko gelditzen ziren hiru postuetarako izenak zeintzuk diren argitu dute asteburuan. Azken bozketa izan da. Aurrez auzoka eginak zituzten bozketan eta lehen hiru izenak erbakita zeuden.
Bigarren buelta eginda, Herri Kandidaturako behin behineko zerrenda zeintzuk osatzen duten erabakita gelditu da.
Joan den domekan egindako bozketan herri osoak parte hartu du. Zortzi lagunek osatzen zuten balizko zerrenda batetik kandidaturarako hiru lagun aukeratu behar zituzten. Bozkaketa egin ostean, zerrenda osatuko duten hiru lagunak ondokoak izan dira: Txema Gabiola, gaur egungo alkate Rafael Malaxetxeberria eta Leire Laka. Gabiolak 139 boto jaso zituen, Malaxetxeberriak 138 eta Lakak 100. Hautes erroldako 329 herritarretatik 248 lagunek bozkatu zuten domekan.
Horrenbestez, zazpi lagunen izenak mahai gainean daude. Bigarren bueltan aterako hiruak, lehen bueltan, auzoka egindako bozketan, ateratakoei gehitu dizkiete. Orduan ondokoak izan ziren aukeratuak: Urrutia auzotik, Jon Jaio; Odiaga auzotik, Maribi Ugarteburu; Elexaldetik, Jose Ramon Arriaga eta Ugaran auzotik, Juan Zabala.
Zerrenda ofizialdu artekoak
Zerrenda ofizialdu aurretik, aukeratuak izan diren zazpi herritarrak batzartu egingo dira. Haien artean ardurak banatuko dituzte: alkatea izendatu eta atal bakoitzeko zinegotiza zein izango den erabaki beharko dute.
Behin behineko zerrendakideek batzar hori egin orduko denbora edukiko dute balizko eragozpenak aurkezteko. «Ordezkoen zerrenda ere osatzen da domekan, zerbait balitz zerrenda osatzeko jendea edukitzeko», azaldu dute udaletxetik.
Hiru herritarrek osatzen dute ordezkoen zerrenda: Ziortza Ikaran (86 bozka jaso zituen) Jabier Antonio (83 bozka) eta Lander Arriaga (75 bozka).