“Kirol klubei esker oso herri aktiboa da hau”
ELKARRIZKETA Mikel Mariezkurrena Mutrikuko udal kirol teknikaria Herriko hamahiru kirol kluben arteko harremanak sendotzeko eta klub bakarra sortzeko ideia aztertzeko batu berri dira 2002tik darama kirol teknikari modura Mutrikuko Udalean Mikel Mariezkurrenak (Mutriku, 1977). Aurreko astean bildu zen herriko kirol taldeekin, eta «pozik» dago bileraren erantzunaz eta emaitzaz. Egiguzu herriko kirol kluben argazki bat. Mutrikun hamahiru kirol elkarte daude. Horrek esan nahi du herri aktiboa dela kirol arloan. Biztanleria 5.000 ingurukoa izanik, ez da posible klub guztietan jende asko egotea. Kirol askoren aukera dago. Futbolak dauka nagusitasuna, baina hor daude areto futbola, arrauna, eskubaloia, saskibaloia, xakea, bela, mendia, txirrindularitza, sokatira, pala eta zesta-punta ere. Udal aurrekontuak %32 murriztu dituzte iazkoekiko. Eraginik izango du horrek kirol arloan? Eragina izango du, baina lortu duguna izan da kirol elkarteentzako diru laguntza kopurua mantentzea. 20.000 eurokoa izango da aurten ere. Mantentzeko esfortzua egin da, kontuan hartuta kirol talde hauek benetako ONG-ak direla herrirako; lan handia egiten dute eta beraiei esker da herria hain aktiboa kirol mailan. Egin berri duzuen bileran kirol elkarte bateratua sortzeko proposamena aztertu duzue. Zertan datza? Kirol batzordean ere badira urte batzuk gai honi bueltaka gabiltzana. Konturatzen gara elkarte asko daudela, eta bakoitzean pertsona bat edo bi ardura guztia eramaten dutenak. [...]
ELKARRIZKETA
Mikel Mariezkurrena Mutrikuko udal kirol teknikaria
Herriko hamahiru kirol kluben arteko harremanak sendotzeko eta klub bakarra sortzeko ideia aztertzeko batu berri dira
2002tik darama kirol teknikari modura Mutrikuko Udalean Mikel Mariezkurrenak (Mutriku, 1977). Aurreko astean bildu zen herriko kirol taldeekin, eta «pozik» dago bileraren erantzunaz eta emaitzaz.
Egiguzu herriko kirol kluben argazki bat.
Mutrikun hamahiru kirol elkarte daude. Horrek esan nahi du herri aktiboa dela kirol arloan. Biztanleria 5.000 ingurukoa izanik, ez da posible klub guztietan jende asko egotea. Kirol askoren aukera dago. Futbolak dauka nagusitasuna, baina hor daude areto futbola, arrauna, eskubaloia, saskibaloia, xakea, bela, mendia, txirrindularitza, sokatira, pala eta zesta-punta ere.
Udal aurrekontuak %32 murriztu dituzte iazkoekiko. Eraginik izango du horrek kirol arloan?
Eragina izango du, baina lortu duguna izan da kirol elkarteentzako diru laguntza kopurua mantentzea. 20.000 eurokoa izango da aurten ere. Mantentzeko esfortzua egin da, kontuan hartuta kirol talde hauek benetako ONG-ak direla herrirako; lan handia egiten dute eta beraiei esker da herria hain aktiboa kirol mailan.
Egin berri duzuen bileran kirol elkarte bateratua sortzeko proposamena aztertu duzue. Zertan datza?
Kirol batzordean ere badira urte batzuk gai honi bueltaka gabiltzana. Konturatzen gara elkarte asko daudela, eta bakoitzean pertsona bat edo bi ardura guztia eramaten dutenak. Mahai gainean jarri dugun ideia da kirol elkarte bakarra sortzearena, zuzendaritza batekin eta arloka edo sekzioka antolatuta. Beste herri batzuetan badaude horrelako adibideak: Eibar, Oñatiko Aloñamendi, Zarautz, Donostiako Bera-Bera eta Fortuna… Beste aukera bat da ondoko herrietako klubekin, kirol bakoitzean, elkarlana egitea. Baina, beno, eztabaidatzeko eta pentsatzeko proposamena da guztia, eta aztertzekotan geratu gara. Bi hilabete barru gelditu gara gaia berriro aztertzeko.
Aldatu egin da kirola bizitzeko modua zure ustez?
Bai, gaur egun oso ondo doanak dira jarduera gidatuak edo norbere kabuz egiten direnak; taldekakoak, konpromisoa eskatzen dutenak ez daude modan, nolabait esateko.
Azpiegiturak nahikoak dira?
Futbol zelaia oso-oso ondo dago eta frontoia ere egoki. Kiroldegian areto futboleko taldea dugu, eskubaloikoa eta saskibaloikoa, eta ordutegia murriztu izanak kaltea eragin du. Espero dugu ekainetik aurrera konpontzea.