Andra Mari Elizaren aurreko plazako baldosa bideak zabaltzen dabil Udala
Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Andra Mari Elizaren aurreko plazako baldosen bideak zabalduko ditu Udalak. Beharrak astelehenean hasi ziren eta 19.000 euroko kostua izango dute. Andra Mari Elizaren aurrean errekarriz egindako plaza dago. Elizako sarre...
Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Andra Mari Elizaren aurreko plazako baldosen bideak zabalduko ditu Udalak. Beharrak astelehenean hasi ziren eta 19.000 euroko kostua izango dute.
Andra Mari Elizaren aurrean errekarriz egindako plaza dago. Elizako sarrera errazteko, baldosen bide bi daude, baina estuak direla-eta zabaltzea erabaki du Udalak. Horrela, orain arteko zabalera bikoiztu egingo dute. «Errekarrien gainean ibiltzea gaitza da, batez be pertsona nagusientzat, gurpil aulkian dabiltzanentzat eta ume kotxea eroaten dutenentzat», esan dute.
Beharrak bi astetan luzatuko direla jakitera eman dute Udaletik.