Lekeitioko Udaleko hautagai izango da Anabel Gabiola
Anabel Gabiola Santamaria Aralar alderdiko Udal hautagaia izango da. Herrian aldaketa bat behar dela uste du, beste ziklo bat zabaldu behar dela. Azken zortzi urteetan, «eskumako politikak bultzatuz eta modu prepotenteak erabiliz» alderdi bakarra ego...
Anabel Gabiola Santamaria Aralar alderdiko Udal hautagaia izango da. Herrian aldaketa bat behar dela uste du, beste ziklo bat zabaldu behar dela.
Azken zortzi urteetan, «eskumako politikak bultzatuz eta modu prepotenteak erabiliz» alderdi bakarra egon da agintean Lekeitioko Aralarren ustez. «Ixiltasuna eta itxitasuna izan dira nagusi, eta gainera, ez da egon horreri guztiari aurre egiteko benetako oposiziorik», azaldu dute. Hori dela eta, euren hautagaitza aurkeztea erabaki dute.
«Udala irekia, zintzoa eta langilea izatea nahi dugu», azpimarratu dute. Horretarako, kontzejalia berezia sortzea proposatzen dute: Hiritarren parte-hartzearen kontzejalia. Herritarrei informazioa ailegatuko zaiela bermatuko lukeena, eta horretarako web-orri interaktiboa, plenoak arratsaldez egotea, panel elektronikoak, batzar monografikoak eta erreferendumak erabili ahalko lituzke kontzejaliak.
Ezkerrekoa, abertzalea eta zibila den aukera bultzatuko du Lekeitioko Aralarrek. «Politikan oinarritua eta bakezalea, herri honen sufrimendu guztia onartzen duena, gizartearen aniztasuna normaltasunez bereganatzen duena». Anabel Gabiolak azaldu duenez, horrek izango dira taldearen ildo nagusiak.