Ondarroa-Ondarroa mendi martxarako izena emon daiteke jada, hilaren 31 arte
Apirilaren 3an izango da Ondarroa-Ondarroa ibilaldi neurtua. Aurten, Aurrera Mendi Taldeak antolatu ohi duen iraupen luzeko mendi martxaren antolaketara Boga! Ibilaldia gehitu zaio. Izan be, gero eta gitxiago falta da Ondarroan Ibilaldia jaia ospatzeko, eta datak hurreratu ahala, kultur zein kirol jarduerez blai dator Boga!-ren egitaraua. Oraingo honetan, Aurrera taldeagaz batera, mendi martxa antolatu dute. Jada zabalik dago ibilaldi neurtuan parte hartzeko aukera, internet bidez izena emonda. Horretarako, Boga Mendi Martxa hitzak idatzi Google bilatzailean, eta hortik ailegatu ahal da inskripzioa egiteko gunera. Bestela, martxaren egunean bertan eman ahal izango da izena, baina ordainketa aldez aurretik Ipar Kutxan egin izanaren agiria eroanda. Ibilbide luzean eta tartekoan 10 euro izango da pertsonako prezioa, eta txikian 5 eurokoa. Hiru ibilbide egongo dira aurten aukeran, eta guztien irteera eta helmuga Zubi Zahar herri ikastola izango da. Luzearen kasuan, Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izango da, gainera. Irteera ordu desberdinak edukiko dituzte hiru ibilbideek: goizeko 6etan luzeak, 8etan tarteko ibilbideak eta 10:00etan ibilbide txikiak. Aurrera Mendi Taldeak bezperan berton lo egin nahi dutenentzako gelak be prestatuko ditu, eta gosariak emongo ditu irteera puntuan. Dutxatzeko aukera be egongo da amaieran. Martxan gerta daitezkeen istripu, zauritze edo objektuak galtzearen ardura, ostera, ez da izango antolatzaileena, [...]
Apirilaren 3an izango da Ondarroa-Ondarroa ibilaldi neurtua. Aurten, Aurrera Mendi Taldeak antolatu ohi duen iraupen luzeko mendi martxaren antolaketara Boga! Ibilaldia gehitu zaio. Izan be, gero eta gitxiago falta da Ondarroan Ibilaldia jaia ospatzeko, eta datak hurreratu ahala, kultur zein kirol jarduerez blai dator Boga!-ren egitaraua. Oraingo honetan, Aurrera taldeagaz batera, mendi martxa antolatu dute. Jada zabalik dago ibilaldi neurtuan parte hartzeko aukera, internet bidez izena emonda. Horretarako, Boga Mendi Martxa hitzak idatzi Google bilatzailean, eta hortik ailegatu ahal da inskripzioa egiteko gunera. Bestela, martxaren egunean bertan eman ahal izango da izena, baina ordainketa aldez aurretik Ipar Kutxan egin izanaren agiria eroanda. Ibilbide luzean eta tartekoan 10 euro izango da pertsonako prezioa, eta txikian 5 eurokoa.
Hiru ibilbide egongo dira aurten aukeran, eta guztien irteera eta helmuga Zubi Zahar herri ikastola izango da. Luzearen kasuan, Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izango da, gainera.
Irteera ordu desberdinak edukiko dituzte hiru ibilbideek: goizeko 6etan luzeak, 8etan tarteko ibilbideak eta 10:00etan ibilbide txikiak.
Aurrera Mendi Taldeak bezperan berton lo egin nahi dutenentzako gelak be prestatuko ditu, eta gosariak emongo ditu irteera puntuan. Dutxatzeko aukera be egongo da amaieran. Martxan gerta daitezkeen istripu, zauritze edo objektuak galtzearen ardura, ostera, ez da izango antolatzaileena, eta gomendatu dute ibilbide luzearen kasuan, behinik behin, federatuta egotea.
Hiru ibilbideen ezaugarriak.-
- 54 kilometrokoa
-Ibilbidea. Kalamendi, Madalena, Larruskain, Etxebarria, Kalamua, Urkaregi, Arno, Olatz, Tontorramendi, Ondarroa.
-Hornidura eta kontrola. Bost hornidura postu eta bederatzi kontrol egongo dira.
-Denborak. Gitxieneko denbora, 8 ordu 45 minutu; gehienezkoa 14 ordu eta 40 minutu.
- 21 kilometrokoa
-Ibilbidea. Kalamendi, Berriatua, Madalena, Tontorramendi, Ondarroa.
-Hornidura eta kontrola. Bi hornidura postu eta hiru kontrol
-Denborak. Gitxieneko denbora, 3 ordu eta 30 minutu; gehienezkoa, 6 ordu eta 15 minutu.
- 9 kilometrokoa
-Ibilbidea. Ondarroa, Asterrika, Ondarroa. Umeentzako.
-Kontrola. Kontrol postu bat.
-Jolasak. Martxa txikiaren amaieran umeentzako jolasak eta musika egongo dira.