Lazaro Larzabal kapitainaren bizitza, liburura
Lazaro Larzabal arrantza kapitainaren bizitza ardatz modura hartuta idatzi du Rosa Garcia Orellan antropologoak El capitan de pesca y el bacalao, Lazaro Larzabal desde la epoca dorada a la pesca simbolica liburua (Everest argitaletxea). Pasa den barikuan aurkeztu zuten Ondarroan, Hiztoria Zaleak elkartearen eskutik. Duela urte bi, 73gaz, egin zuen bere azken marea, 1966tik bakailaotan ibili den Larzabalek. Hitza-k barikuan elkarrizketatuko du bere paperezko edizioan. Hona hemen aurrerapen txiki bat. ELKARRIZKETA-LAZARO LARZABAL Bizilekua Galizian daukazu, ezta? Bai, Baionan bizi naiz, Itsas-ertz nire itsasontzian. Itsasoan lan, eta gero be itsasoan bizi, orduan. Lehorrean denbora gitxi egingo zenuen zure bizitzan. Bai, ume sasoia kenduta, soldaduzkako urte biak eta gitxi gehiago. Ze kanpaina egitera ez banintzen joaten be, neure itsasontzian batera eta bestera ibiltzen nintzen, eta orain be halan ibiltzen naiz. Karibe aldera-eta joaten naiz. Jada 32.000 itsas milia egin ditut Itsas-ertz-egaz. Ni uretan nago gusturen. Igerian be egunero egiten dut, kilometro bat. Eta lehorrean nagoenean be, beti kostaldean gustatzen zait ibiltzea. Noiz itsasoratu zinen lehenengoz? Ni 1952an hasi nintzen itsasoan. 17 urte egin nituen martxoaren 22an, eta ekainean enbarkatu nintzen Galizian Ondarroako Ben-Hur itsasontzian. 100 zaldi zeukan, bat be ez gehiago. Atunetara joan ginen. Mendebaldera joaten ginen. Han beste atunontzi bat zegoen [...]
Lazaro Larzabal arrantza kapitainaren bizitza ardatz modura hartuta idatzi du Rosa Garcia Orellan antropologoak El capitan de pesca y el bacalao, Lazaro Larzabal desde la epoca dorada a la pesca simbolica liburua (Everest argitaletxea). Pasa den barikuan aurkeztu zuten Ondarroan, Hiztoria Zaleak elkartearen eskutik. Duela urte bi, 73gaz, egin zuen bere azken marea, 1966tik bakailaotan ibili den Larzabalek. Hitza-k barikuan elkarrizketatuko du bere paperezko edizioan. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
ELKARRIZKETA-LAZARO LARZABAL
Bizilekua Galizian daukazu, ezta?
Bai, Baionan bizi naiz, Itsas-ertz nire itsasontzian.
Itsasoan lan, eta gero be itsasoan bizi, orduan. Lehorrean denbora gitxi egingo zenuen zure bizitzan.
Bai, ume sasoia kenduta, soldaduzkako urte biak eta gitxi gehiago. Ze kanpaina egitera ez banintzen joaten be, neure itsasontzian batera eta bestera ibiltzen nintzen, eta orain be halan ibiltzen naiz. Karibe aldera-eta joaten naiz. Jada 32.000 itsas milia egin ditut Itsas-ertz-egaz. Ni uretan nago gusturen. Igerian be egunero egiten dut, kilometro bat. Eta lehorrean nagoenean be, beti kostaldean gustatzen zait ibiltzea.
Noiz itsasoratu zinen lehenengoz?
Ni 1952an hasi nintzen itsasoan. 17 urte egin nituen martxoaren 22an, eta ekainean enbarkatu nintzen Galizian Ondarroako Ben-Hur itsasontzian. 100 zaldi zeukan, bat be ez gehiago. Atunetara joan ginen. Mendebaldera joaten ginen. Han beste atunontzi bat zegoen orduan bakarrik, eta 30 milia egindakoan buelta egiten zuen, eta guk egiten genuen, ba, erregai biltegia erdira egin arte joanean, eta gero buelta.
Orduan itsasontzietan irratirik be ez zen egongo, ezta?
Ezer be ez. Sextantea bakarrik; ez irratirik, ez salbamenduko txalekorik, ez ezer.
Gaztetatik alturan?
Bai, 17 urtegaz batera egin nituen ingreso deitzen zen proba, alturakoa eta gran altura be bai. Afizio demasa neukan itsasorako.