Milango Scalla antzokitik zuzenean eskainiko dute opera emanaldia Bide Onera zinean eguenean 20:00etan. Mozart-en Txirula magikoa da eskainiko duten obra. Sarrerak 13 euro balioko du. Pasa den urtarrilean hasi ziren Ondarroako zine aretoan zuzeneko ope...
Domekan egin dute Gizaburuagako herri kandidaturan joango diren bost lagunen izenak erabakitzeko bozketa
Lazaro Larzabal arrantza kapitainaren bizitza ardatz modura hartuta idatzi du Rosa Garcia Orellan antropologoak El capitan de pesca y el bacalao, Lazaro Larzabal desde la epoca dorada a la pesca simbolica liburua (Everest argitaletxea). Pasa den barikuan aurkeztu zuten Ondarroan, Hiztoria Zaleak elkartearen eskutik. Duela urte bi, 73gaz, egin zuen bere azken marea, 1966tik bakailaotan ibili den Larzabalek. Hitza-k barikuan elkarrizketatuko du bere paperezko edizioan. Hona hemen aurrerapen txiki bat. ELKARRIZKETA-LAZARO LARZABAL Bizilekua Galizian daukazu, ezta? Bai, Baionan bizi naiz, Itsas-ertz nire itsasontzian. Itsasoan lan, eta gero be itsasoan bizi, orduan. Lehorrean denbora gitxi egingo zenuen zure bizitzan. Bai, ume sasoia kenduta, soldaduzkako urte biak eta gitxi gehiago. Ze kanpaina egitera ez banintzen joaten be, neure itsasontzian batera eta bestera ibiltzen nintzen, eta orain be halan ibiltzen naiz. Karibe aldera-eta joaten naiz. Jada 32.000 itsas milia egin ditut Itsas-ertz-egaz. Ni uretan nago gusturen. Igerian be egunero egiten dut, kilometro bat. Eta lehorrean nagoenean be, beti kostaldean gustatzen zait ibiltzea. Noiz itsasoratu zinen lehenengoz? Ni 1952an hasi nintzen itsasoan. 17 urte egin nituen martxoaren 22an, eta ekainean enbarkatu nintzen Galizian Ondarroako Ben-Hur itsasontzian. 100 zaldi zeukan, bat be ez gehiago. Atunetara joan ginen. Mendebaldera joaten ginen. Han beste atunontzi bat zegoen [...]
Hilerriko komunaren saneamendu arazoak konpondu barri dituzte, herriko sareagaz lotura eginda. 94.096 euro balio izan du obra hori egiteak. Antiguako bidean zehar eroan dute hodi berria Txomin Agirre kaleraino. Eta bide horretan, obra bera aprobetxatut...
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, gaztetxoen mendi irteera egongo da datorren domekan Aiztxikira. Arkupe aurretik irtengo da 09:00etan, eta buelta egingo da eguerdirako. Aiztxiki durangaldean dagoen 791 metroko mendia da eta bide erraza dauka to...
Bihar, hilak 23, 18:00etan, kultur etxean, gurasoen autoestimoari buruz ariko dira Etxadi familia-psikologia unibertsitate zentroko psikologiok. Gurasoen autoestimua umeen garapenerako giltzarri bezala aurkeztuko dute. Berbaldia Lea Artibai Amankomunaz...
22:30ean hasiko da kontzertua, eta hiru taldeak etorriko dira euren azken lanak aurkeztera. Kafe Antzokian bertan edo Zurrumurrun daude jada saltzen sarrerak 6 euroan. Une eta Zain taldeek disko berria daukate eskuartean hurrenez hurren. Unek bertsio akustikoekin osatutako lana kaleratu du (Akustikoak eta bestelako uneak), Zainek, ostera, estraineko lana (XX. mendeko piratak). Eurekin batera Asmo Txarrak ondarrutarrak izango dira. Hauek ere, grabazio berriarekin (2010). ELKARRIZKETA – Asmo Txarrak taldea «Musika egiten jarraitzeko harra barruan daukagu» Herrian bertan joko dute zapatu gauean Asmo Txarrak taldekoek, 22:30ean hasiko den kontzertuan, Une eta Zain taldeen ostean, Kafe Antzokian. Jose Ramon Etxebarria eta Patxi Alkorta beteranoekin batera, Urki Gojenola hasi da bateria jotzen irailetik hona, Aritz Gojenolaren ordez. 2010 diskoagaz zatozte. Aurkeztuiguzue. Zer entzungo dute zaleek Kafe Antzokian etzi? Patxi Alkorta. Batez be rock´n rolla topatuko dute. Jose Ramon Etxebarria. Eta topatuko dute musika gustatzen zaigun hiru pertsona. Gauza nahiko saturatuta dago; talde gehiegi dago musika egiten azken urteotan. Ekitaldi asko eta jende gitxi. Baina zuek, hortxe. Alkorta. Bai, musika eginez ondo pasatzea da gure helburua. Entretenimendu bat da, beste batzuentzako bizikletan ibiltzea izan daitekeen modura. Hazurbaltzak taldean hasi, eta 1990ko hamarkadatik Asmo Txarrak-en, agertu eta desagertu. Etxebarria. Agertuta baino denbora gehiago egin dugu [...]
Mutrikuko ezker abertzaleak herri batzarra deitu du biharko. 19:00etan izango da Zabiel kultur etxean. Bertan azalduko diren gaiak honakoak izango dira: egoera politiko orokorra eta unearen garrantzia, emandako urratsak eta hurrengo epean ematekoak.