Une, Zain eta Asmo Txarrak Kafe Antzokian zapatuan
22:30ean hasiko da kontzertua, eta hiru taldeak etorriko dira euren azken lanak aurkeztera. Kafe Antzokian bertan edo Zurrumurrun daude jada saltzen sarrerak 6 euroan. Une eta Zain taldeek disko berria daukate eskuartean hurrenez hurren. Unek bertsio akustikoekin osatutako lana kaleratu du (Akustikoak eta bestelako uneak), Zainek, ostera, estraineko lana (XX. mendeko piratak). Eurekin batera Asmo Txarrak ondarrutarrak izango dira. Hauek ere, grabazio berriarekin (2010). ELKARRIZKETA – Asmo Txarrak taldea «Musika egiten jarraitzeko harra barruan daukagu» Herrian bertan joko dute zapatu gauean Asmo Txarrak taldekoek, 22:30ean hasiko den kontzertuan, Une eta Zain taldeen ostean, Kafe Antzokian. Jose Ramon Etxebarria eta Patxi Alkorta beteranoekin batera, Urki Gojenola hasi da bateria jotzen irailetik hona, Aritz Gojenolaren ordez. 2010 diskoagaz zatozte. Aurkeztuiguzue. Zer entzungo dute zaleek Kafe Antzokian etzi? Patxi Alkorta. Batez be rock´n rolla topatuko dute. Jose Ramon Etxebarria. Eta topatuko dute musika gustatzen zaigun hiru pertsona. Gauza nahiko saturatuta dago; talde gehiegi dago musika egiten azken urteotan. Ekitaldi asko eta jende gitxi. Baina zuek, hortxe. Alkorta. Bai, musika eginez ondo pasatzea da gure helburua. Entretenimendu bat da, beste batzuentzako bizikletan ibiltzea izan daitekeen modura. Hazurbaltzak taldean hasi, eta 1990ko hamarkadatik Asmo Txarrak-en, agertu eta desagertu. Etxebarria. Agertuta baino denbora gehiago egin dugu [...]
22:30ean hasiko da kontzertua, eta hiru taldeak etorriko dira euren azken lanak aurkeztera. Kafe Antzokian bertan edo Zurrumurrun daude jada saltzen sarrerak 6 euroan. Une eta Zain taldeek disko berria daukate eskuartean hurrenez hurren. Unek bertsio akustikoekin osatutako lana kaleratu du (Akustikoak eta bestelako uneak), Zainek, ostera, estraineko lana (XX. mendeko piratak). Eurekin batera Asmo Txarrak ondarrutarrak izango dira. Hauek ere, grabazio berriarekin (2010).
ELKARRIZKETA – Asmo Txarrak taldea
«Musika egiten jarraitzeko harra barruan daukagu»
Herrian bertan joko dute zapatu gauean Asmo Txarrak taldekoek, 22:30ean hasiko den kontzertuan, Une eta Zain taldeen ostean, Kafe Antzokian. Jose Ramon Etxebarria eta Patxi Alkorta beteranoekin batera, Urki Gojenola hasi da bateria jotzen irailetik hona, Aritz Gojenolaren ordez.
2010 diskoagaz zatozte. Aurkeztuiguzue. Zer entzungo dute zaleek Kafe Antzokian etzi?
Patxi Alkorta. Batez be rock´n rolla topatuko dute.
Jose Ramon Etxebarria. Eta topatuko dute musika gustatzen zaigun hiru pertsona. Gauza nahiko saturatuta dago; talde gehiegi dago musika egiten azken urteotan. Ekitaldi asko eta jende gitxi.
Baina zuek, hortxe.
Alkorta. Bai, musika eginez ondo pasatzea da gure helburua. Entretenimendu bat da, beste batzuentzako bizikletan ibiltzea izan daitekeen modura.
Hazurbaltzak taldean hasi, eta 1990ko hamarkadatik Asmo Txarrak-en, agertu eta desagertu.
Etxebarria. Agertuta baino denbora gehiago egin dugu desagertuta [barrez]. Baina, musika egiten jarraitzeko harra barruan daukagu. Astero entsegatzen dugu.