Emeki korala eta Zehatz taldea eta Unanue akordeoi orkesta, batera
Bihar, zapatua, 19:30ean, Azkue aretoan, Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauaren barruan, musika emanaldi bateratua eskainiko dute Lea-Artibaiko hiru taldek. Lekeitioko Zehatz taldea, Markina-Xemeingo Emeki korala eta Ondarroako Unanue akordeoi orkest...
Bihar, zapatua, 19:30ean, Azkue aretoan, Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauaren barruan, musika emanaldi bateratua eskainiko dute Lea-Artibaiko hiru taldek. Lekeitioko Zehatz taldea, Markina-Xemeingo Emeki korala eta Ondarroako Unanue akordeoi orkesta batuko ditu biharko saio bereziak.
Hiru konposaketa propio eskainiko ditu, hasteko, Zehatz taldeak. Emekikoek, ondoren, sei pieza abestuko dituzte, Ixone Kerejeta piano jolearen eta Jesus Mari Eizagirreren bateriaren laguntzagaz, eta Yolanda Loirak zuzenduta. Unanue akordeoi orkestak beste bost pieza emango ditu gero, Nekane Etxebarriaren zuzendaritzapean.
Kontzertua amaitzeko, hiru taldeek batera eskainiko dituzte Xabier Leteren bi doinu ezagun: Xalbadorren heriotza eta Habanera.