
Administrazioarekiko Auzitegiaren epaiak obra ilegala izan dela ebatzi ostean inork ez die azalpenik emon. Txomin Agirre kaleko 28. zenbakiko eraikineko zortzi etxebizitzetatik zazpi salduta daude. Zazpi erosleek salatu dutenez «indefentsio egoeran eta nora jo jakin barik» daude. Izan be, hil honetan emon du jakitera Bizkaiko Administrazioarekiko Auzitegiak etxebizitza horiek eraikitzeko 2007an Ondarroako Udalak emondako baimena ilegala dela, eta baimen hura baliogabetu egin du bere epaiagaz. «Hori, prentsaren bidez jakin dugu, eta inork be ez digu argitu zehatz-mehatz zer gertatuko den orain etxe horiekin», esan dute kaltetutako herritarrek. Udal Kudeaketa Batzordeari galdetuta, ez dute zehaztu epai horren aurkako helegiterik ipiniko duten ala ez. «Etxeak egingo direla diote» «Jendeak igoal pentsatuko du gu, beste barik, egonean eta zain gaudela, baina ez da horrela: behin eta barriro jo dugu, bai eraikuntzaren finantzazioa daroan bankura, eta bai Urresti eraikuntza enpresaren administrari konkurtsalarengana, eta beti esaten digute gauza bera, lasai egoteko, ze etxe horiek egingo direla», esan dute zazpi familia erosleen ordezkariek. «Baina, denbora aurrera doa; orain epai horren barri jakin dugu, eta oso kezkatuta gaude, hor erdian, ezer be egin ezinda», gehitu dute. Etxeen erosketa egin zutenean inork be ez zituen ohartu eraikuntza horren auzibidearen gainean. «Orduan jakin izan bagenu horrelako gorabehera legalak zeudela [...]

Bihar, zapatua, 19:30ean, Azkue aretoan, Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauaren barruan, musika emanaldi bateratua eskainiko dute Lea-Artibaiko hiru taldek. Lekeitioko Zehatz taldea, Markina-Xemeingo Emeki korala eta Ondarroako Unanue akordeoi orkest...

Ostegun gauean abiatu ziren aurtengo Berdel Egunaren inguruko ekitaldiak, Jesus Narvaezi eta Esperanza Azkarragari Berdel Aipamena saria emanda. Bikote honek Mutrikuko haitzetan egindako fosil bilketa lan izugarriari esker eta Mutrikuko Udalari egin dohaintzari esker izan zen posible Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa sortzea 2007an. Esker ona eman diete, bada, Berdel Aipamenarekin. Bestetik, apirilaren 3ra arte, Acuifoto erakusketa egongo da ikusgai Zabiel kultur etxean. Honako ordutegia izango du: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etan. Akuakultura Jardunaldiak ere antolatu dira, aurten seigarrenez. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, eguenean eta barikuan, izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Zabiel kultur etxean. Aurtengo gaia: algak, baliabide iturri. Hilaren 1ean, gainera, akuakultura produktuen dastaketa ere egongo da. Zine Forum Taldeak, bere aldetik, bi proiekzio antolatu ditu Berdel Egunaren egitarauarekin bat eginez. Batetik, asteazkenean The end of the line, gehiegizko arrantzari buruzko dokumentala, eta bestetik La pesadilla de Darwin, globalizazioaren ingurumen eraginei buruzko lana, barikuan. Eta, zapatuan, apirilaren 2arekin, XVI. Berdel Eguna ospatuko da. Hona hemen aurtengo egitaraua: Goizeko 10:00etatik 14:00etara Bertan, dendarien elkarteak, antolatuta Merkatu Txikia Txurruka Plazan. Goizean, berdel pintxoak doan herriko tabernetan. 10:00ak aldera, Kalatxori bela elkarteak antolatuta, Mutrikuko VII. Belaontzien Txapelketaren hasiera. 12:00etan, trikitilariak kaleetan zehar. 13:00etan, herriko abesbatzen kontzertua Zabiel plazan. 17:00ak aldera, [...]

Bere lehen eleberria, Errotik, aurkeztuko du bihar, zapatua, 19:00etan, Txokoan, Gotzon Barandiaren idazleak (Larrabetzu, 1974). Armiarma euskal literaturaren gaineko interneteko bilgunearen arduraduna da Barandiaran, eta duela urte bitik hona Durangok...