XVI. Berdel Egunak aste osoa hartuko du
Ostegun gauean abiatu ziren aurtengo Berdel Egunaren inguruko ekitaldiak, Jesus Narvaezi eta Esperanza Azkarragari Berdel Aipamena saria emanda. Bikote honek Mutrikuko haitzetan egindako fosil bilketa lan izugarriari esker eta Mutrikuko Udalari egin dohaintzari esker izan zen posible Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa sortzea 2007an. Esker ona eman diete, bada, Berdel Aipamenarekin. Bestetik, apirilaren 3ra arte, Acuifoto erakusketa egongo da ikusgai Zabiel kultur etxean. Honako ordutegia izango du: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etan. Akuakultura Jardunaldiak ere antolatu dira, aurten seigarrenez. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, eguenean eta barikuan, izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Zabiel kultur etxean. Aurtengo gaia: algak, baliabide iturri. Hilaren 1ean, gainera, akuakultura produktuen dastaketa ere egongo da. Zine Forum Taldeak, bere aldetik, bi proiekzio antolatu ditu Berdel Egunaren egitarauarekin bat eginez. Batetik, asteazkenean The end of the line, gehiegizko arrantzari buruzko dokumentala, eta bestetik La pesadilla de Darwin, globalizazioaren ingurumen eraginei buruzko lana, barikuan. Eta, zapatuan, apirilaren 2arekin, XVI. Berdel Eguna ospatuko da. Hona hemen aurtengo egitaraua: Goizeko 10:00etatik 14:00etara Bertan, dendarien elkarteak, antolatuta Merkatu Txikia Txurruka Plazan. Goizean, berdel pintxoak doan herriko tabernetan. 10:00ak aldera, Kalatxori bela elkarteak antolatuta, Mutrikuko VII. Belaontzien Txapelketaren hasiera. 12:00etan, trikitilariak kaleetan zehar. 13:00etan, herriko abesbatzen kontzertua Zabiel plazan. 17:00ak aldera, [...]
Ostegun gauean abiatu ziren aurtengo Berdel Eguna
ren inguruko ekitaldiak, Jesus Narvaezi eta Esperanza Azkarragari Berdel Aipamena saria emanda. Bikote honek Mutrikuko haitzetan egindako fosil bilketa lan izugarriari esker eta Mutrikuko Udalari egin dohaintzari esker izan zen posible Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa sortzea 2007an. Esker ona eman diete, bada, Berdel Aipamenarekin.
Bestetik, apirilaren 3ra arte, Acuifoto erakusketa egongo da ikusgai Zabiel kultur etxean. Honako ordutegia izango du: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etan.
Akuakultura Jardunaldiak ere antolatu dira, aurten seigarrenez. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, eguenean eta barikuan, izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Zabiel kultur etxean. Aurtengo gaia: algak, baliabide iturri. Hilaren 1ean, gainera, akuakultura produktuen dastaketa ere egongo da.
Zine Forum Taldeak, bere aldetik, bi proiekzio antolatu ditu Berdel Egunaren egitarauarekin bat eginez. Batetik, asteazkenean The end of the line, gehiegizko arrantzari buruzko dokumentala, eta bestetik La pesadilla de Darwin, globalizazioaren ingurumen eraginei buruzko lana, barikuan.
Eta, zapatuan, apirilaren 2arekin, XVI. Berdel Eguna ospatuko da. Hona hemen aurtengo egitaraua:
- Goizeko 10:00etatik 14:00etara Bertan, dendarien elkarteak, antolatuta Merkatu Txikia Txurruka Plazan.
- Goizean, berdel pintxoak doan herriko tabernetan.
- 10:00ak aldera, Kalatxori bela elkarteak antolatuta, Mutrikuko VII. Belaontzien Txapelketaren hasiera.
- 12:00etan, trikitilariak kaleetan zehar.
- 13:00etan, herriko abesbatzen kontzertua Zabiel plazan.
- 17:00ak aldera, Belaontzien txapelketaren bukaera.
- 18:00etatik aurrera, berdel pintxo dastaketa herrikoia moilan.
Aurten parte hartuko duten sukaldariak eta moilarako prestatuko dituzten pintxoak honakoak izango dira:
- Jarri Toki jatetxeko Gorka Urresti: Arroza, berdura eta berdelarekin.
- Debako Urgain jatetxeko Xabier Osa: Berdel tostada.
- Kai jatetxeko Rafael Carrillo: Berdel entsalada, amuarrainen arrabekin egindako bi koloreko ozpin-olioarekin.
- Ondarroako Cantabrico jatetxeko Pantxo Bedialauneta: Berdela galego erara.
- San Juan jatetxeko Justo Pagola: Bedela xixa saltsarekin.
- Pikua jatetxeko Luis Anjel Alburquerque: Berdel bexamela berdurekin.
- Bergarako Batzokiko jatetxeko Valentin Zumalabe: Berdelaren fideuá.
- Kai Gain elkarteko Xabier Mendiguren: Berdel txatka.
- Etxekalte, Hogar del Marinero, Txoko Eder eta Ziñua elkarteak: Berdel marmitakoa.
- Mutrikuko arrantzaleak: Berdel errea.
- Ortiz kontserbak: Berdel eskabetxea eta berdel arbiak.
- Nardin kontserbak: Berdel ketua.
Beti bezala, Berdel Eguna mutrikuar asko eta askoren arteko auzolanaren fruitua izango da, tartean Mutrikuko Kofradia, Anaiarte Biltokia, Mutrikuko Institutua, Bertan merkatarien elkartea, herriko tabernariak, Kalatxori bela elkartea, musika eskola, Anaiarte, Madalen eta Kantuz Bizi abesbatzak, Zizzo eta Yurrita e Hijos kontserba lantegiak, eta orohar mutrikuar asko eta asko.