Asteburu honetan Kafe Antzokiko oholtzara igoko diren musikariak Radixu irratiko Azken mohikanoak saioan egongo dira zuzenean eguaztenean, 22:00etatik aurrera, FM 105.5ean. Alde batetik, Vomito talde historikoko abeslaria egongo da elkarrizketan. UK Bi...
Hasi dira Arrigorri eta Saturraran lotzen dituen Harbide pasealekua konpontzen. Iazko azaroan izandako azken itsas denborale gogorrak kalte nabarmenak eragin zituen bertako behegainean. Bidearen gaineko aldeko hormetan luperiak eragin zituen, gainera; ...
Antsotegi aulestiarra eta Atxabal lekeitiarra izan dira Beteranoen VI: Esku pelota Txapelketako garaile. Partida bikaina jokatu zuten finalistek eta amaierara arte mantendu zen emozioa. Final parekatua izango zela aurreikusten zen, eta pilotariek ez zu...
Aulestiko zaldi-mando probetan Juan Felix Ansotegi Antso hartu zuten gogoan. Sari banaketa egin aurretik, ekitaldiari tartea egin zioten. Jon Bollar alkatearen berbek hasi zuten ekitaldiari. «Behar lukeena baino xumeagoa den omenaldia izango da prob...
Gernikako Akordioaren talde sinatzaileek nazio manifestazioa deitu dute zapatu honetarako Bilboko La Casillan 17:30ean. Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain! izango da leloa. Hainbat herritan ireki dituzte autobusez joateko izena emat...
Berdel Eguna ez ezik, kirol arloko bi ekitaldi garrantzitsu ere hartuko ditu Mutrikuk asteburu honetan. Alde batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketako finalak, ume eta gaztetxoen mailan, zapatuan 16:30ean hasita, Miruaitzen. Bestetik, Gi...
Bedar artifizialagaz egingo dute eta obrek 368.000 euroko aurrekontua daukate. Futbol 7ko bedar artifizialezko zelaia egingo dute Zaldupen, 52 x 35 metrokoa. Hiru aste barru hasiko direla eta uztailerako amaituko dutela zelaia atontzen iragarri du Udal Kudeaketa Batzordeak. Lanak UTE Eder-Bermeosolok egingo ditu, 368.000 euroko aurrekontuagaz. Lan hauek kirol instalazioetan egingo den «barritze proiektuaren bi faseetako lehena» hartuko dutela azaldu dute: «orain zelaia eta berau erabili ahal izateko guztiak egingo dira; baita ondo funtzionatzeko behar diren azpiegituren lotura guztiak be; zelaiaren ingurua be egokitu eta osotu egingo da bigarren fasean, alboan egingo diren aldagelekin». Aldagelen eraikina aurrez fabrikatutakoa izango da, eta zelaiaren alboan ipini ostean atonduko da barrua; «horrela, zelaia erabili ahal izango da, bigarren fase horretan dauden bitartean be». Hiru udal agintaldi, hiru egitasmo ezberdin kirol instalazioetarako Telesforo Urresti ondarrutarrak 500 milioi pezetako ondarea emon zion Ondarroako Udalari testamentu bidez, «herriaren erabilpenerako eta onurarako». Orduko udal gobernu taldeak (1999-2003; Euskal Herritarrok) diru hori frontoi estali handi bat egiteko bideratzea erabaki zuen. Proiektua idatzita eta esleipenerako be prest zegoen 2003ko udabarrirako. Udal hauteskundeak izan ziren orduan, eta EAJk irabazi zuen, ezker abertzalearen Herriarentzat taldea ilegalizazio egoeran geratuta. Aurreko egitasmoa baztertu eta Zaldupen Kirolgune oso bat egiteko proposamena egin zuen 2003-2007an [...]
Aulestiko probalarientzat izan dira herriko probetako lehen hiru sariak. Juan Uriarte Koba izan da denetan onena. Lea-Artibaiko lehenengoari zegokion manta ez ezik, probako lehengoaren manta ere eroan du. 82 untza 1/4 eta 70 zentimetro egin ditu. Herenegun jokatu ziren herriko proba erabakiorrak. Kobaren alaba, Maider Uriarte zen buruan herenegungo saioaren aurretik. Iazko irabazlea bera izan zen, baina aurten egindako 80 untza 3 metro eta 15 zentimetroek bigarren postua eskuratzeko bakarrik balio izan diote. Uriartek 700 euro eta ardo kaxa bat irabazi zituen. Hirugarren postuan ere, herritar bat sailkatu da: Juan Martiartu. Haren zaldiak 77 untza 3/4, 5 metro eta 65 zentimetro egin zituen. 650 euro eta txanpan boteila bi izan dira beretzat. Azken saioan erabaki Herenegun jokatu zen Aulestiko probetako azken saioa. Koba (Aulesti), Taberna Barri (Mendexa) eta Asier Alegriak (Bermeo) parte hartu zuten. Orden horretan atera ziren plazara. Kobaren zaldia indartsu aritu zen saio osoan, eta proba amaitzean lehen postua eskuratua zuen. Hura gainditzea zen atzetik zetozenen egitekoa. Mendexako ordezkariaren zaldiak kostata ekin zion beharrari. Lehen 20 untzak egiteko Koba baino bi minutu gehiago behar izan zituen, eta proba amaitzeko bi minuturen faltan, 10 untza gutxiago zituen eginak. Azkenean, 70 untza, 1/2, 2 metro etsa 35 zentimetro egin zituen. [...]
Auto bat errepidetik atera da. Barruan zihoan emakumeak zauri arinak izan ditu.